LibreOffice 25.2 laguntza
Erabili Calc aplikazioko datu-estatistikak datuen analisi konplexuak gauzatzeko
Estatistikaren edo ingeniaritzaren esparruko analisi konplexuekin lan egiteko, urratsak eta denbora aurreztu dezakezu Calc aplikazioaren datu-estatistikak erabilita. Analisi bakoitzerako datuak eta parametroak emanda, tresna multzoak estatistikako edo ingeniaritzako funtzio egokiak erabiltzen ditu emaitzak kalkulatu eta irteera-taula batean bistaratzeko.