Txinpartak

Txinpartak gelaxka baten barruan bistaratzen diren datu-diagrama txikiak dira.

Txinpartak gelaxka baterako definitzen dira, baina txinparta bat baino gehiago elkartu daiteke talde bat osatzeko. Taldeek txinpartak errendatzeko propietate berak dituzte. Txinparta bakoitzerako banaka definitu den datu bakarra datu-barrutia da.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu – Txinparta


Datuak

Sarrera-barrutia: Datuen gelaxka-barrutia da. Erabili Txikiagotu botoia datu-barrutia saguarekin hautatzeko.

Irteera-barrutia: Txinparta jasoko duen gelaxka-barrutia da. Erabili Txikiagotu botoia gelaxka-barrutia saguarekin hautatzeko.

Propietateak

Mota: Hautatu txinparta mota goitibeherako zerrendan. Honako aukerak daude:

Marra-zabalera: Sartu marra-zabaleraren zenbakia eskuz edo erabili biratze-botoia.

Bistaratu gelaxka hutsak honela: Aukerak goitibeherako zerrendan daude eskuragarri:

Bistaratu ezkutukoa: Markatu aukera hau barrutiko zutabe edo pila guztiak erakusteko, baita datuak ezkutuko gelaxketan daudenean ere. Marka kentzen bazaio, ezkutuko datuei ez ikusiarena egingo zaie.

Eskuinetik ezkerrera: markatu hau txinpartek alderantzizko ordenan erakutsi ditzaten datuak.

Koloreak

Seriea: Hautatu txinparten kolore nagusia.

Puntu negatiboak: Markatu eta hautatu puntu negatiboen kolorea.

Puntu altuak: Markatu eta hautatu puntu altuen kolorea.

Puntu baxuak: Markatu eta hautatu puntu baxuen kolorea.

Markatzailea: Markatu eta hautatu datu-puntuen kolorea (marra mota soilik).

Lehen puntua: Markatu eta hautatu lehen puntuaren kolorea.

Azken puntua: Markatu eta hautatu azken puntuen kolorea.

Ardatzak

Bistaratu X ardatza: Markatu hau txinparten X ardatza erakusteko.

Gutxieneko bertikala, gehieneko bertikala: Markatu hauek Y ardatzaren gutxieneko (edo gehieneko) balioa ezartzeko. Hautatu honakoetako bat:

Emaguzu laguntza!