LibreOffice 24.8 laguntza
Ebazlearen elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Ebazle baten bidez, posible da problema matematikoak ebaztea aldagai ezezagun anitzetatik eta aldagaien gaineko murrizapen multzo batetik abiatuta, xedeak bilatzeko metodoak erabilita.
Sartu edo egin klik helburuko gelaxkaren gelaxka-erreferentzian. Eremu honek optimizatuko den gelaxka-balioaren helbidea hartzen du.
Maximoa: Saiatu ekuazioa ebazten helburuko gelaxkaren balio maximo baterako.
Minimoa: Saiatu ekuazioa ebazten helburuko gelaxkaren balio minimo baterako.
Balioa: Saiatu ekuazioa ebazten helburuko gelaxkaren emandako balio batera hurbiltzeko.
Sartu balioa edo erreferentziako gelaxka bat testu-eremuan.
Sartu aldatu daitekeen gelaxka-barrutia. Horiek ekuazioen aldagaiak dira.
Gehitu arazo matematikoaren murriztapen multzoa. Murriztapen bakoitza gelaxka-erreferentzia batekin (aldagai batekin), eragile batekin eta balio batekin adierazten da.
Gelaxka-erreferentzia: Sartu aldagaiaren gelaxka-erreferentzia.
Egin klik 'Txikiagotu' aukeran elkarrizketa-koadroa txikiagotzeko edo leheneratzeko. Orriko gelaxketan klik egin daiteke, edo gelaxkak hautatu ere bai. Eskuz sartu daiteke gelaxka-erreferentzia bat sarrerako koadroan.
Eragilea: hautatu zerrendako eragile bat. Erabili 'Bitarra' eragilea aldagaia 0 eta 1 balioetarako mugatzeko. Erabili 'Osokoa' eragilea aldagaiak osoko balioak (dezimalik gabe) soilik hartu ditzan.
Balioa: Sartu balio bat edo gelaxka-erreferentzia bat. Eremu honi ez ikusiarena egiten zaio eragilea bitarra edo osoa denean.
Kendu: Egin klik 'Kendu' botoian errenkada zerrendatik kentzeko. Errenkada horren azpiko errenkadak gorantz eramango dira.
Baldintza anitz ezarri daitezke aldagai baterako. Adibidez, A1 gelaxkan 10 baino txikiagoa izan behar duen osoko balio bat sartzea, Kasu horretan, bi baldintza mugatzaile daude A1 gelaxkarako.
Ebazlearen aukeren elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Ebazlearen aukeren elkarrizketa-koadroan algoritmo ebazle desberdinetako bat aukeratu daiteke arazo linealentzat zein ez linealentzat, eta bere ebazte-parametroak ezarri daitezke.
Egin klik eragiketa uneko ezarpenekin ebazteko. Elkarrizketa-koadroaren ezarpenak uneko dokumentua itxi arte gordeko dira.
Ebazlearen prozesuaren helburua hauxe da: helburuko gelaxkan balio optimizatu bat lortzeko balioak kalkulatzea ekuazio batean. Balio optimizatuari "helburu" ere esaten zaio. Helburuko gelaxkako balioa gehieneko balioa, gutxieneko balioa edo balio jakin baten hurbilketa izan beharko lukeen ere aukeratu dezakezu.
Hasierako aldagai-balioak Gelaxkak aldatuz koadroan sartzen duzun gelaxka-barruti laukizuzen batean txertatzen dira.
Gelaxka batzuentzat murriztapenak ezartzen dituzten mugatze-baldintzak defini ditzakezu. Adibidez, aldagaietako edo gelaxketako bat beste aldagai bat baino handiagoa edo balio jakin bat baino handiagoa ez izateko murriztapena ezar dezakezu. Aldagaietako batek edo gehiagok osoko balioak (dezimalik gabeko balioak) edo balio bitarrak (0 eta 1 onartzen dira) izan behar dutela dioen murriztapena ere ezar dezakezu.
Berdin dio DEPS edo SCO erabiltzen den, hasteko parametroak.
aukerara joan behar da eta optimizatuko den gelaxka, norazkoa (minimizazioa, maximizazioa) eta helburua lortzeko aldatuko diren gelaxkak ezarri behar dira. Ondoren, joan 'Aukerak' atalera eta zehaztu erabiliko den ebazlea eta, beharrezkoa bada, doitu bereBadago konponbideen barrutia mugatzeko edo zenbait baldintza zigortzeko erabili daitezkeen murriztapenen zerrenda bat. Hala ere, DEPS eta SCO ebazle ebolutiboen kasuan, murriztapen horiek arazoaren aldagaien mugak zehazteko ere erabiltzen dira. Algoritmoak ausazkoak izanik, oso gomendagarria da hori egitea eta goiko mugak (eta, "Onartu aldagai ez negatiboak" desaktibatuta badago, baita beheko mugak ere) zehaztea aldagai guztietarako. Ez dute zertan ebazpenetik hurbil egon behar (ebazpena ezezaguna izanik), baina esperotako tamaina gutxi gorabehera adierazi behar dute (0 ≤ aldagaia ≤ 1 edo -1000000 ≤ aldagaia ≤ 1000000).
Mugak zehazteko, hautatu aldagai bat edo batzuk (barruti gisa) ezkerreko aldean eta sartu zenbakizko balio bat (ez gelaxka edo formula bat) eskuineko aldean. Horrela, aldagai bat edo gehiago soilik Osoa edo Bitarra motakoa izatea aukeratu daiteke.