YEARFRAC

Emaitza HasieraData eta AmaieraData balioen arteko urte kopurua da (zatikia barne).

note

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Sintaxia

YEARFRAC(Hasiera-data; Amaiera-data [; Oinarria])

HasieraData eta AmaieraData: bi data-balio.

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria

Kalkulua

0 edo falta da

AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete

1

hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza

2

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu

3

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu

4

Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete


note

Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marrak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste eskualde-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.


tip

Posible da anbiguotasunik gabeko bihurketak egitea ISO 8601 data eta orduetarako, bereizleak dituzten formatu hedatuetan. #BALIOA! errorea gertatzen bada, desautatu Sortu #BALIOA! errorea - LibreOffice Calc - Formula atalean, Xehetasunak... botoiarekin, "Kalkulu-ezarpen xeheak" sekzioan, Testua zenbaki bihurtzea zerrenda-koadroa.


Adibideak

2008 urtearen zein zati dago 2008.01.01 eta 2008.07.01 daten artean?

=YEARFRAC("2008-01-01"; "2008-07-01";0): 0,50 ematen du.

Emaguzu laguntza!