WORKDAY.INTL

Data itzultzen du, hasierako data batetik kalkulatuta, hasierako dataren aurretik edo ondoren lanegunen kopuru jakin bat duela. Kalkuluan asteburuak eta opor-egunak lanekoak ez diren eguntzat hartuko dira.

Sintaxia

WORKDAY.INTL(Hasiera-data; Egunak [; Asteburua [; Jaiegunak]])

Hasiera-data: Kalkulua egiteko erabiliko den hasierako eguna.

Egunak: lanegun kopurua. Balio positiboa sartzen bada, hasiera-data baino beranduagokoa izango da emaitza; balio negatiboa sartzen bada, aldiz, hasiera-data baino lehenagokoa izango da.

Asteburua (aukerako parametroa): Asteburua diren, eta beraz, lanegunak ez diren, asteko egunak zehazteko erabiliko den zenbaki bat edo kate bat. Asteburuak noiz gertatzen diren zehazten duen zenbaki edo kate bat da. Zenbakizko balioek asteburuko hurrengo egunak adierazten dituzte:

1 eta 7 bitarteko zenbakia bi egunetako asteburuentzat eta 11 eta 17 bitartekoak egun bateko asteburuentzat.

Zenbakia

Asteburua

1 edo ezikusia

Larunbata eta igandea

2

Igandea eta astelehena

3

Astelehena eta asteartea

4

Asteartea eta asteazkena

5

Asteazkena eta osteguna

6

Osteguna eta ostirala

7

Ostirala eta larunbata

11

Igandea besterik ez

12

Astelehena besterik ez

13

Asteartea besterik ez

14

Asteazkena besterik ez

15

Osteguna besterik ez

16

Ostirala besterik ez

17

Larunbata besterik ez


'Asteburua' kateak lanegunak ez diren egunak definitzeko beste modu bat eskaintzen du. Zazpi (7) karaktere izan behar ditu: zeroak (0) laneko egunak adierazteko eta batak (1) lanekoak ez direnak adierazteko. Karaktere bakoitzak asteko egun bat ordezkatzen du, astelehenetik hasita. 1 eta 0 balioak soilik dira baliozkoak. “1111111” baliogabeko katea da eta ez da erabili behar. Adibidez, “0000011” kateak definitzen du larunbatak eta igandeak ez direla lanegunak.

Jaiegunak laneguntzat hartu behar ez diren egunen zerrenda bat da, aukerakoa. Zerrenda gelaxka-barruti baten bidez eman daiteke.

note

Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marrak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste eskualde-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.


tip

Posible da anbiguotasunik gabeko bihurketak egitea ISO 8601 data eta orduetarako, bereizleak dituzten formatu hedatuetan. #BALIOA! errorea gertatzen bada, desautatu Sortu #BALIOA! errorea - LibreOffice Calc - Formula atalean, Xehetasunak... botoiarekin, "Kalkulu-ezarpen xeheak" sekzioan, Testua zenbaki bihurtzea zerrenda-koadroa.


Adibideak

Zein data dator 2016ko abenduaren 13tik 20 lanegun igaro ondoren? Sartu hasiera-data C3 gelaxkan eta lanegun kopurua D3 gelaxkan.

Astegunen parametroa (zenbakia) hutsik utzi daiteke, edo 1 gisa definitu daiteke asteburu lehenetsia (lan egiten ezin diren egunak) erabiltzeko: larunbata eta igandea.

F3 eta J3 gelaxken artekoek bost (5) opor-egun dituzte Gabonetarako eta Urteberrirako, data-formatuan: 2016-12-14; 2016-12-25; 2016-12-26; 2015-12-31; 2017-1-1.

=WORKDAY.INTL(C3;D3;;F3:J3): 2017.eko urtarrilaren 11 ematen du emaitzako gelaxkan, demagun D6 dela (erabili data-formatua gelaxka horretan).

Ostirala eta larunbata asteburutzat hartzeko, erabili 7 balioa asteburuaren parametroan.

=WORKDAY.INTL(C3;D3;7;F3:J3): 2017ko urtarrilaren 15a ematen du, asteburuko parametro gisa 7 zenbakia erabili delako.

Igandea soilik asteburutzat hartzeko, erabili 11 balioa asteburuaren parametroan.

=WORKDAY.INTL(C3;D3;11;F3:J3): 2017ko urtarrilaren 9a ematen du.

Era berean, "0000001" katea erabili daiteke igandez soilik osatutako asteburuak adierazteko.

=WORKDAY.INTL(C3;D3;"0000001";F3:J3): 2017ko urtarrilaren 9a ematen du.

Funtzioa aukerako bi parametroak (laneguna eta jaiegunak) sartu gabe erabili daiteke, horiek kanpoan utzita:

=WORKDAY.INTL(C3;D3): 2017ko urtarrilaren 10a ematen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.3 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.WORKDAY.INTL

Emaguzu laguntza!