WORKDAY

Data gisa formatea daitekeen data-zenbakia izango da emaitza. Hasierako data baliotik hainbat lanegunetara dagoen data agertuko da.

Sintaxia

WORKDAY(Hasiera-data; Egunak [; Jaiegunak])

HasieraData: kalkulua egiteko abiapuntu gisa erabiliko den data. Hasierako data laneguna bada, egun hori kalkuluan sartuko da.

Egunak: lanegun kopurua. Balio positiboa sartzen bada, hasiera-data baino beranduagokoa izango da emaitza; balio negatiboa sartzen bada, aldiz, hasiera-data baino lehenagokoa izango da.

Jaiegunak: aukerako jaiegunen zerrenda. Egun hauetan ez da lanik egiten. Sartu jaiegunen zerrenda duen gelaxka-barrutia.

Ohar-ikonoa

Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marrak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste eskualde-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.


Iradokizun-ikonoa

Posible da anbiguotasunik gabeko bihurketak egitea ISO 8601 data eta orduetarako, bereizleak dituzten formatu hedatuetan. #BALIOA! errorea gertatzen bada, desautatu Sortu #BALIOA! errorea - LibreOffice Calc - Formula atalean, Xehetasunak... botoiarekin, "Kalkulu-ezarpen xeheak" sekzioan, Testua zenbaki bihurtzea zerrenda-koadroa.


Ohar-ikonoa

Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.


Adibideak

Zein egun izango da 2001eko abenduaren 1aren ondoren 17 lanegun igarotakoan? Sartu "2001/12/1" hasierako data gisa C3 gelaxkan eta lanegunen kopurua D3 gelaxkan. F3 eta J3 arteko gelaxkek ondorengo Eguberri eta Urte berri jaiegunak dituzte:"2001/12/24", "2001/12/25", "2001/12/26", "2001/12/31", "2002/01/01".

=WORKDAY(C3;D3;F3;J3) formulak 2001-12-28 ematen du emaitza gisa. Formateatu dataren serie-zenbakia data gisa, esaterako UUUU-HH-EE formatuan.

Informazio teknikoa

Ohar-ikonoa

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Emaguzu laguntza!

Emaguzu laguntza!