WEEKNUM_OOO

WEEKNUM_OOO funtzioak urteko zenbatgarren astea den kalkulatzen du, barne-funtzionamenduko data-balio batentzat..

note

Funtzio hau existitzen da 5.1.0 bertsioa baino zaharragoak diren LibreOffice bertsioekin eta OpenOffice.org aplikazioarekin bateragarritasuna mantentzeko. Aste-zenbakiak kalkulatzeko, lehen astea urtarrilaren 4a barne duena darabilen zenbakitze-sistema bat erabilita kalkulatzen du. Funtzio honek ez da bateragarria beste kalkulu-orri batzuekin. Dokumentu berrietan, erabili, horren ordez, WEEKNUM edo ISOWEEKNUM funtzioa.


Sintaxia

WEEKNUM(zenbakia; modua)

Zenbakia barne-funtzionamenduko data-zenbakia da.

Modua aukerak astearen hasiera eta kalkulu mota ezartzen du.

1 = Igandea

2 = Astelehena (ISO 8601)

beste edozein balio = Astelehena (ISO 8601)

note

Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marrak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste eskualde-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.


tip

Posible da anbiguotasunik gabeko bihurketak egitea ISO 8601 data eta orduetarako, bereizleak dituzten formatu hedatuetan. #BALIOA! errorea gertatzen bada, desautatu Sortu #BALIOA! errorea - LibreOffice Calc - Formula atalean, Xehetasunak... botoiarekin, "Kalkulu-ezarpen xeheak" sekzioan, Testua zenbaki bihurtzea zerrenda-koadroa.


Adibideak

=WEEKNUM_OOO(DATE(1995;1;1);1): 1 ematen du

=WEEKNUM(DATE_OOO(1995;1;1)): 52 ematen du. Lehen astea astelehenean hasi da, 1995-01-02 egunean.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 5.1 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.LIBREOFFICE.WEEKNUM_OOO

Emaguzu laguntza!