WEEKNUM

WEEKNUM funtzioak asteak urtean duen zenbakia kalkulatzen du barneko data-baliorako, ODF OpenFormula estandarrean definituta dagoen moduan, eta kalkulu-orrien beste aplikazio batzuekin bateragarria izateko moduan.

Asteak zenbakitzeko bi sistema onartzen dira:

Sistema

Description

1. sistema

Urtarrilaren 1a duen astea urteko lehena da, eta 1 zenbakia ematen zaio.

2. sistema

Asteko lehen osteguna duen astea urteko lehena da, eta 1 zenbakia ematen zaio. Horrek esan nahi du edozein urteko 1. astea urtarrilaren 4a duena dela. ISO 8601 arauak definitzen du sistema hori, bai eta astea astelehenetan hasten dela ere.


note

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Sintaxia

WEEKNUM(zenbakia; modua)

Zenbakia barne-funtzionamenduko data-zenbakia da.

Modua parametroak astearen hasiera eta asteak zenbakitzeko sistema ezartzen ditu. Parametro hori aukerakoa da, erabiltzen ez bada balio lehenetsia 1 da.

Sistema

Modua

Asteko eguna

1. sistema

1

Igandea

2

Astelehena

11

Astelehena

12

Asteartea

13

Asteazkena

14

Osteguna

15

Ostirala

16

Larunbata

17

Igandea

2. sistema

21

Astelehena (ISO 8601)

150

(ISO 8601, Gnumeric aplikazioarekin bateragarria izateko)


note

Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marrak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste eskualde-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.


tip

Posible da anbiguotasunik gabeko bihurketak egitea ISO 8601 data eta orduetarako, bereizleak dituzten formatu hedatuetan. #BALIOA! errorea gertatzen bada, desautatu Sortu #BALIOA! errorea - LibreOffice Calc - Formula atalean, Xehetasunak... botoiarekin, "Kalkulu-ezarpen xeheak" sekzioan, Testua zenbaki bihurtzea zerrenda-koadroa.


Adibideak

=WEEKNUM(DATE(1995;1;1);1): 1 ematen du

=WEEKNUM(DATE(1995;1;1);2) funtzioak 1 itzuliko du. 1. sistema erabiltzen bada, urtarrilaren 1a duen astea urteko lehen astea da.

=WEEKNUM(DATE(1995;1;1)): 52 ematen du. Lehen astea astelehenean hasi da, 1995-01-02 egunean.

=WEEKNUM(DATE(1999;1;1)): 53 ematen du. Lehen astea astelehenean hasi da, 1999-01-04 egunean.

Emaguzu laguntza!