WEBSERVICE

Web-edukia URI batetik eskuratzea.

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

WEBSERVICE(URI)

URI: Web zerbitzuaren URI testua.

Adibidea

=WEBSERVICE("wiki.documentfoundation.org/api.php?hidebots=1&days=7&limit=50&action=feedrecentchanges&feedformat=rss")

"https://wiki.documentfoundation.org/api.php?hidebots=1&days=7&limit=50&action=feedrecentchanges&feedformat=rss" URLari dagokion orriaren edukia itzultzen du.

FILTERXML

Aplikatu XPath adierazpen bat XML dokumentu bati.

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

FILTERXML(XML dokumentua; XPath adierazpena)

XML dokumentua (derrigorrezkoa): Baliozko XML korronte bat duen katea.

XPath adierazpena (derrigorrezkoa): Baliozko XPath adierazpen bat duen katea.

Adibidea

=FILTERXML(WEBSERVICE("wiki.documentfoundation.org/api.php?hidebots=1&days=7&limit=50&action=feedrecentchanges&feedformat=rss");"//lastBuildDate")

Wikiaren azken eraikitze-datari buruzko informazioa itzultzen du.

ENCODEURL

URL kodetuko kate bat itzultzen du.

Erabili funtzio hau ikurrak edo karaktere bereziak (azentu-markak, ASCII ez diren karaktereak, hitz asiarrak) dituen testua URLetan estandarrak diren ikurrak dituen kate bihurtzeko.

tip

Funtzio hau LibreOffice 5.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

ENCODEURL(Testua)

Testua: URL estandarra den sekuentzia batera kodetuko den katea.

Adibidea

A1 gelaxkak "автомобиль" testu zirilikoa badu, =ENCODEURL(A1) funtzioak %D0%B0%D0%B2%D1%82%D0%BE%D0%BC%D0%BE%D0%B1%D0%B8%D0%BB%D1%8C ematen du ("автомобиль" hitzak 'automobil' esan nahi du errusieraz).

B1 gelaxkak "車" testua badu, =ENCODEURL(B1) funtzioak %E8%BB%8A ematen du ("車", japonieraz, 'automobil' da).

Emaguzu laguntza!