VALUE

Zenbaki baten kate-irudikapena bere zenbakizko formara bihurtzen du. Emandako katea baliozko data, ordu eta data-ordua bada, hari dagokion data-ordu serieko zenbakia itzuliko da.

Sintaxia

VALUE(Testua)

Testua: Mota horietako batekoa den kate bat (komatxo artean), zenbaki bat edo gelaxka baten erreferentzia bat, bihurtuko den balioa duena.

Ohar-ikonoa

Testua argumentua data, ordu, moneta edo zenbakizko balio bat adierazten duen kate bat bada, dezimalen eta milakoen bereizleekin, kateak uneko hizkuntzaren ezarpenak bete behar ditu.


Adibideak

=VALUE("1234") funtzioak 1234 zenbakizko balioa itzultzen du.

=VALUE("+1,234.567") funtzioak 1234.567 itzultzen du (hizkuntza en-US bada). Kontuan izan "+" ikurra ez dela derrigorrezkoa.

=VALUE("$100") funtzioak 100 itzultzen du (hizkuntza en-US bada). Kontuan izan monetaren aurrizkiak bat etorri behar duela uneko hizkuntza-ezarpenarekin.

=VALUE("50%") funtzioak 0.5 itzultzen du. Kontuan izan "%" karakterea erabilita zenbakizko balioa 100ekin zatituko dela.

=VALUE("2021-07-30") returns 44407 (considering ISO 8601 format) which is the date-time sequence number corresponding to the specified date.

=VALUE("09:20:25") funtzioak 0.389178240740741 itzultzen du, alegia, zehaztutako orduari dagokion data-orduaren sekuentzia-zenbakia.

Iradokizun-ikonoa

Begiratu VALUE wiki-orria funtzio honi buruzko xehetasun gehiagorako.


Emaguzu laguntza!

Emaguzu laguntza!