TIME

TIME funtzioak uneko orduaren balioa ematen du ordu, minutu eta segundoen balioetatik abiatuta. Hiru elementuotan oinarritutako ordua ordu-balio hamartar bihurtzeko erabil daiteke funtzio hau.

note

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Sintaxia

TIME(ordua; minutuak; segundoak)

Erabili osoko zenbaki bat ordua ezartzeko.

Erabili osoko zenbaki bat minutuak ezartzeko.

Erabili osoko zenbaki bat segundoak ezartzeko.

Adibideak

=TIME(0;0;0) funtzioaren emaitza 00:00:00 da

=TIME(4;20;4) funtzioaren emaitza 04:20:04 da

Emaguzu laguntza!