LibreOffice 24.8 laguntza
Kate bat edo gehiago kateatzen du, eta mugatzaileak erabiltzen ditu haien artean.
TEXTJOIN( Mugatzailea, SaltatuHutsa, Katea1[; Katea2][; … ;[Katea253]] )
Mugatzailea testu-kate bat da eta barruti bat izan daiteke.
SaltatuHutsa argumentu logiko bat da. FALSE edo 0 bada, kate hutsak kontuan hartuko dira eta horrek elkarren ondoko mugatzaileak sortu ditzake itzulitako katean. Beste balio bat ezartzen denean (adibidez TRUE edo 1), kate hutsei ez ikusiarena egingo zaie.
Katea1[; Katea2][; … ;[Katea253]] kateak, gelaxken erreferentziak edo kateen gelaxka-barrutien erreferentziak dira.
Barrutiak zeharka ikusten dira errenkadaz errenkada (goitik behera).
Mugatzailea barruti bat bada, barrutiak ez du elkartuko diren kate kopuruaren tamaina berekoa izan behar.
Elkartuko diren kateak baino mugatzaile gehiago badaude, ez dira mugatzaile guztiak erabiliko.
Elkartuko diren kateak baino mugatzaile gutxiago badaude, mugatzaile berriro hasieratik erabiliko dira.
=TEXTJOIN(" "; 1; "Bazkaldu"; "ondoren"; "egin"; "lo") funtzioak "Bazkaldu ondoren egin lo" itzuliko du. Mugatzailea zuriunea izango da eta kate hutsei ez ikusiarena egingo zaie.
A1:B2 barrutiak "Bazkaldu", "ondoren", "egin", "lo" kateak baditu, hurrenez hurren, orduan =TEXTJOIN("-";1;A1:B2) funtzioak "Bazkaldu-ondoren-egin-lo" itzuliko du, mugatzaile gisa marratxoa erabilita eta kate hutsei ez ikusiarena eginda.
COM.MICROSOFT.TEXTJOIN