SKEWP

Banaketa baten asimetria kalkulatzen du ausazko aldagai baten populazioa erabiliz.

Iradokizun-ikonoa

Funtzio hau LibreOffice 4.1 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

SKEWP(Argument 1 [; Argument 2 [; … [; Argument 255]]])

Argument 1; Argument 2; … ; Argument 255 are numbers, text, references to cells or to cell ranges of numbers or text.

Parametroek gutxienez hiru balio zehaztu behar dituzte.

Ohar-ikonoa

Funtzio honek datu-barruti bateko edozein testuri edo gelaxka hutsi ez ikusiarena egiten dio. Funtzio honek emaitza okerrak emango dituela susmatzen bada, begiratu testurik dagoen datu-barrutietan. Datu-barruti bateko testu-edukiak nabarmentzeko, erabili balioak nabarmentzeko eginbidea.


Adibideak

SKEWP(2;3;1;6;8;5) funtzioak 0.2329985562 itzultzen du

SKEWP(A1:A6) funtzioak 0,2329985562 itzultzen du, A1:A6 barrutiaren edukia {2;3;1;6;8;5} bada

Informazio teknikoa

Ohar-ikonoa

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Emaguzu laguntza!

Emaguzu laguntza!