SEARCH

Testu-segmentu batek karaktere-kate batean duen kokagunea ematen du. Nahi izanez gero, bilaketa non hasiko den zehaztu dezakezu. Bilaketa-testua zenbaki bat edo edozein karaktere-sekuentzia izan daiteke. Bilaketak ez ditu maiuskulak eta minuskulak bereizten. Testua aurkitzen ez bada, 519 errorea (#VALUE) itzultzen du.

Bilaketan komodinak eta adierazpen erregularrak onartzen dira. Adierazpen erregularrak gaitzen badira, "egun.*" sartu daiteke, adibidez, hasieran "egun" duen lehen hitza aurkitzeko. Adierazpen erregularra den testu bat aurkitu nahi izanez gero, erabili "\" karaktere bat horietako edozeinen aurrean edo inguratu testua \Q...\E karaktereekin. Komodinen eta adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatu edo desaktibatu daiteke - LibreOffice Calc - Kalkulatu aukeran.

warning

Adierazpen erregular bat ordezkatzen duten bilaketa-irizpideko kateak diren argumentu bat edo gehiago dituzten funtzioak erabiltzean, lehen aldian kate-irizpide horiek zenbaki bihurtzeko saialdia egingo da. Adibidez, ".0" katea 0.0 bihurtuko da, eta abar. Ongi bihurtzen bada, bat etortzea ez da izango adierazpen erregularreko bat etortzea, baizik eta zenbakizko bat etortzea. Hala ere, dezimalen bereizlea puntua ez den eskualde-ezarpen batean, adierazpen erregularraren bihurketak funtzionatu egingo du. Zenbakizko adierazpen bat sortu ordez adierazpen erregularraren ebaluazioa behartzeko, erabili zenbakitzat hartu ezin daitezkeen adierazpenak, adibidez ".[0]" edo ".\0" edo "(?i).0".


Sintaxia

SEARCH("BilaketaTestua"; "Testua" [; Kokagunea])

BilaketaTestua: bilatu beharreko testua.

Testua: bilaketa zein testutan egingo den zehazten du.

Kokagunea: (aukerakoa): testuko kokagune horretatik hasiko da bilaketa.

Adibidea

=SEARCH(54;998877665544): 10 ematen du.

Emaguzu laguntza!