ROMAN

Zenbaki bat zenbaki erromatar bihurtzen du. Balio-barrutia 0 eta 3999 artekoa da. Sinplifikazio-modu bat zehaztu daiteke 0 eta 4 arteko barrutian.

Sintaxia

ROMAN(Zenbakia [; Modua])

Zenbakia: Zenbaki erromatar bihurtu beharreko zenbakia.

Modua: Aukerako balioa, 0 eta 4 artean dagoena, bihurketan erabiliko den sinplifikazio-maila adieraziko duena. Balioa handiagoa izan, zenbaki erromatarraren sinplifikazioa handiagoa izango da.

Adibideak

=ROMAN(999) funtzioak "CMXCIX" itzultzen du (sinplifikazio-modua zero, balio lehenetsia alegia, dela ulertzen du).

=ROMAN(999;0) funtzioak "CMXCIX" itzultzen du.

=ROMAN(999;1) funtzioak "LMVLIV" itzultzen du.

=ROMAN(999;2) funtzioak "XMIX" itzultzen du.

=ROMAN(999;3) funtzioak "VMIV" itzultzen du.

=ROMAN(999;4) funtzioak "IM" itzultzen du.

=ROMAN(0) funtzioak "" (testu hutsa) itzultzen du.

Emaguzu laguntza!