LibreOffice 25.2 laguntza
Testu-kate baten zati bat ordezten du beste testu-kate batekin. Funtzio hau karaktereak nahiz zenbakiak ordezteko erabil daiteke (zenbakiak normalean testu bihurtzen dira). Funtzioaren emaitza testu gisa bistaratzen da beti. Gero kalkuluak egin nahi badituzu testu bihurtu den zenbaki batekin, berriro zenbaki bihurtu beharko duzu VALUE funtzioarekin.
Zenbakiak dituen edozein testu komatxoen artean idatzi behar da, ez baduzu nahi zenbaki gisa interpretatu eta automatikoki testu bihurtzea.
REPLACE("Testua"; Kokagunea; Luzera; "TestuBerria")
Testua: zati bat ordeztuko zaion testua.
Kokagunea: testuaren barruan ordezpen-prozesua hasiko den tokia.
Luzera: Testua katean ordeztu beharreko karaktere kopurua.
Testu berria: Testua ordeztuko duen testua.
=REPLACE("1234567";1;1;"444"): "444234567" ematen du. 1 kokaguneko karaktere bat Testu berri osoak ordeztuko du.