RAWSUBTRACT

Zenbaki multzo baten kenketa egiten du eta emaitza biribiltze-errore txikiak ezabatu gabe ematen du.

Sintaxia

RAWSUBTRACT(Kenkizuna; Kentzailea 1[; Kentzailea 2][; … ;[ Kentzailea 254]])

Kenkizuna: Zenbaki bat duen gelaxka baten erreferentzia edo zenbaki bat.

Kentzailea 1[; Kentzailea 2][; ... ;[ Kentzailea 254]]: Zenbakiak dituzten gelaxken erreferentziak edo zenbakiak dira.

Funtzioa gutxienez bi parametrorekin deitu behar da.

RAWSUBTRACT() funtzioak ezkerretik eskuinera prozesatzen ditu argumentuak, RAWSUBTRACT(1;2;3;4) funtzioak, adibidez, kalkulatzen du 1-2-3-4 edo ((1-2)-3)-4, ordena "naturalean".

Adibideak

=RAWSUBTRACT(0.987654321098765, 0.9876543210987) funtzioak 6,53921361504217E-14 itzultzen du.

=RAWSUBTRACT(0,987654321098765) funtzioak Err:511 (aldagaia falta da) itzultzen du RAWSUBTRACT funtzioak gutxienez bi zenbaki behar dituelako.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 5.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.LIBREOFFICE.RAWSUBTRACT

Emaguzu laguntza!