OPT_TOUCH

Ukitzeko ("touch") edo ez ukitzeko ("no touch") aukera baten prezioa itzultzen du, Black-Scholes eredua erabiliz kalkulatua.

tip

Informazio gehiagorako, begiratu Aukerak (finantzak) eta Black-Scholes ereduaren wikipediako orriak.


Ukitzeko / ez ukitzeko aukerei buruzko informazioa finantzen webgune askotan aurkitu daiteke.

Sintaxia

OPT_TOUCH(Eskurakoa; Aldakortasuna; Tasa; AtzerrikoTasa; Mugaeguna; BehekoLanga; GoikoLanga; AtzerrikoaEtxekoa; SarreraIrteera; LangaMonitorea [; Greziarra])

Eskurakoa azpikoa aktiboaren prezioa / balioa da eta 0,0 baino handiagoa izan behar du.

Aldakortasuna: Azpiko aktiboaren urteko aldakortasun-ehunekoa da, dezimal modura adierazita (adibidez, %30 sartzeko erabili 0,3). Balioak 0,0 baino handiagoa izan behar du.

Tasa: Etengabe konposatutako interes-tasa. Ehuneko bat da, dezimal gisa adierazita (adibidez, %40 adierazteko erabili 0,4).

AtzerrikoTasa: Etengabe konposatutako atzerriko interes-tasa. Ehuneko bat da, dezimal gisa adierazita (adibidez, %50 adierazteko erabili 0,5).

Mugaeguna aukeraren mugaeguna da, urtetan, eta ez du negatiboa izan behar.

BehekoLanga: Aurretik zehaztutako beheko langako prezioa; ezarri zero beheko langarik ez badago.

GoikoLanga: Aurretik zehaztutako goiko langako prezioa; ezarri zero goiko langarik ez badago.

AtzerrikoaEtxekoa: Aukera etxeko (“d”) edo atzerriko (“f”) monetan ordainduko den definitzen duen katea.

SarreraIrteera kateak aukera knock-in (“i”) edo knock-out (“o”) den definitzen du.

LangaMonitorea: Langa etengabe (“c”) ala soilik amaieran/mugaegunean (“e”) monitorizatuko den definitzen duen katea.

Greziarra (aukerakoa): Kate motako argumentua. Ez bada ezartzen edo “value”, “v”, “price” edo “p” ezartzen bada, funtzioak aukeraren prezioa soilik itzuliko du. Baliozko beste kate bat sartzen bada, funtzioak sarrerako parametro batekiko prezio-sentikortasunak (greziarrak) itzuliko ditu. Kasu horretan, baliozko aukerak hurrengoak dira:

Adibideak

=OPT_TOUCH(50;0.25;0.05;0;1;0;55;"d";"i";"c") funtzioak 0.6876 balioa itzultzen du.

=OPT_TOUCH(80;0.2;0.05;0;0.5;60;0;"f";"o";"c";"r") funtzioak 15.5516 balioa itzultzen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.SUN.STAR.SHEET.ADDIN.PRICINGFUNCTIONS.GETOPTTOUCH

Emaguzu laguntza!