LibreOffice 25.2 laguntza
Mugaegunean aktibo batek bi langa-mailaren artean amaitzeko probabilitatea itzultzen du, akzio-prezioa ekuazio diferentzial estokastikoa jarraitzen duen S prozesu moduan modelizatu daitekeela onartuta, ondoren adierazten den eran.
µ aktiboaren joera-ehunekoa da, vol akzioaren aldakortasun-ehunekoa da eta dW zero batezbestekoa duen banaketa normal batetik erauzitako ausazko lagin bat da. W Wiener prozesu bat edo mugimendu browndar bat da.
Aukerako EkitaldiPrezioa eta PutCall argumentuak ere erabiltzen badira, orduan
Erosteko aukera baterako, funtzioak itzultzen du aktibo bat EkitaldiPrezioa eta GoikoLanga balioen artean amaitzeko probabilitatea.
Saltzeko aukera baterako, funtzioak itzultzen du aktibo bat EkitaldiPrezioa eta BehekoLanga balioen artean amaitzeko probabilitatea.
Funtzioak ez ikusiarena egiten dio mugaegunaren aurretik knock-out gertatzeari.
OPT_PROB_INMONEY(Eskurakoa; Aldakortasuna; Joera; Mugaeguna; BehekoLanga; GoikoLanga [; EkitaldiPrezioa [; PutCall]])
Eskurakoa azpikoa aktiboaren prezioa / balioa da eta 0,0 baino handiagoa izan behar du.
Aldakortasuna: Azpiko aktiboaren urteko aldakortasun-ehunekoa da, dezimal modura adierazita (adibidez, %30 sartzeko erabili 0,3). Balioak 0,0 baino handiagoa izan behar du.
Joera akzio-prezioaren urteko joera-tasaren ehunekoa da (µ goiko formulan). Balioa dezimal modura adierazten da (adibidez, %15 sartzeko erabili 0.15).
Mugaeguna aukeraren mugaeguna da, urtetan, eta ez du negatiboa izan behar.
EkitaldiPrezioa aukeraren ekitaldi-prezioa da eta ez du negatiboa izan behar.
'Put' edo 'Call' aukera bat saltzekoa (put, “p”) edo erostekoa (call, “c”) den definitzen duen kate bat da).
=OPT_PROB_INMONEY(30;0.2;0.1;1;0;50) funtzioak 0.9844 balioa itzultzen du.
=OPT_PROB_INMONEY(70;0.3;0.15;1;60;0;80;"p") funtzioak 0.3440 balioa itzultzen du.
COM.SUN.STAR.SHEET.ADDIN.PRICINGFUNCTIONS.GETOPTPROBINMONEY