OPT_PROB_HIT

Aktibo batek aurretik ezarritako langa-prezio batera iristeko probabilitatea itzultzen du, akzioen prezioa ekuazio diferentzial estokastikoa jarraitzen duen S prozesu baten moduan modelizatu daitekeela onartuta, ondoren adierazten den eran.

OPT_PROB_HIT ekuazioa

µ aktiboaren joera-ehunekoa da, vol akzioaren aldakortasun-ehunekoa da eta dW zero batezbestekoa duen banaketa normal batetik erauzitako ausazko lagin bat da. W Wiener prozesu bat edo mugimendu browndar bat da.

tip

Informazio gehiagorako, begiratu Aukerak (finantzak) eta Black-Scholes ereduaren wikipediako orriak.


Sintaxia

OPT_PROB_HIT(Eskurakoa; Aldakortasuna; Joera; Mugaeguna; BehekoLanga; GoikoLanga)

Eskurakoa azpikoa aktiboaren prezioa / balioa da eta 0,0 baino handiagoa izan behar du.

Aldakortasuna: Azpiko aktiboaren urteko aldakortasun-ehunekoa da, dezimal modura adierazita (adibidez, %30 sartzeko erabili 0,3). Balioak 0,0 baino handiagoa izan behar du.

Joera akzio-prezioaren urteko joera-tasaren ehunekoa da (µ goiko formulan). Balioa dezimal modura adierazten da (adibidez, %15 sartzeko erabili 0.15).

Mugaeguna aukeraren mugaeguna da, urtetan, eta ez du negatiboa izan behar.

EkitaldiPrezioa aukeraren ekitaldi-prezioa da eta ez du negatiboa izan behar.

BehekoLanga: Aurretik zehaztutako beheko langako prezioa; ezarri zero beheko langarik ez badago.

GoikoLanga: Aurretik zehaztutako goiko langako prezioa; ezarri zero goiko langarik ez badago.

Adibideak

=OPT_PROB_HIT(30;0.2;0.3;1;0;40) funtzioak 0.6119 balioa itzultzen du.

=OPT_PROB_HIT(70;0.3;0.1;0.5;60;0) funtzioak 0.4239 balioa itzultzen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.0 bertsiotik dago erabilgarri.


This function is NOT part of the Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format standard. The name space is

COM.SUN.STAR.SHEET.ADDIN.PRICINGFUNCTIONS.GETOPTPROBHIT

Emaguzu laguntza!