LibreOffice 24.8 laguntza
>Langa-aukera baten prezioa itzultzen du, aukeren prezioen Black-Scholes eredua erabilita.
OPT_BARRIER(Eskurakoa; Aldakortasuna; Tasa; AtzerrikoTasa; Mugaeguna; EkitaldiPrezioa; BehekoLanga; GoikoLanga; Hobaria; PutCall; SarreraIrteera; MugaMonitorea [; Greziarra])
Eskurakoa azpikoa aktiboaren prezioa / balioa da eta 0,0 baino handiagoa izan behar du.
Aldakortasuna: Azpiko aktiboaren urteko aldakortasun-ehunekoa da, dezimal modura adierazita (adibidez, %30 sartzeko erabili 0,3). Balioak 0,0 baino handiagoa izan behar du.
Tasa: Etengabe konposatutako interes-tasa. Ehuneko bat da, dezimal gisa adierazita (adibidez, %40 adierazteko erabili 0,4).
AtzerrikoTasa: Etengabe konposatutako atzerriko interes-tasa. Ehuneko bat da, dezimal gisa adierazita (adibidez, %50 adierazteko erabili 0,5).
Mugaeguna aukeraren mugaeguna da, urtetan, eta ez du negatiboa izan behar.
EkitaldiPrezioa balioa aukeraren ekitaldi-prezioa da, eta positiboa edo zero izan beharko litzateke.
BehekoLanga: Aurretik zehaztutako beheko langako prezioa; ezarri zero beheko langarik ez badago.
GoikoLanga: Aurretik zehaztutako goiko langako prezioa; ezarri zero goiko langarik ez badago.
Hobaria langara iritsiz gero mugaegunean ordaindu beharreko diru kopurua da.
'Put' edo 'Call' aukera bat saltzekoa (put, “p”) edo erostekoa (call, “c”) den definitzen duen kate bat da).
SarreraIrteera kateak aukera knock-in (“i”) edo knock-out (“o”) den definitzen du.
LangaMonitorea: Langa etengabe (“c”) ala soilik amaieran/mugaegunean (“e”) monitorizatuko den definitzen duen katea.
=OPT_BARRIER(30;0.2;0.06;0;1;40;25;0;0;"c";"o";"c") funtzioak 0.4243 balioa itzultzen du.
=OPT_BARRIER(50;0.4;0.05;0;0.5;65;0;80;0;"p";"o";"c";"e") funtzioak 10.1585 balioa itzultzen du.
COM.SUN.STAR.SHEET.ADDIN.PRICINGFUNCTIONS.GETOPTBARRIER