NUMBERVALUE

Zenbaki baten kate-adierazpena hizkuntzaren araberako zenbakizko balio bihurtzen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.1 bertsiotik dago erabilgarri.


Sarrerako testua hizkuntzaren mendekoa izan daiteke edo berariaz sortutakoa izan daiteke.

Irteerako zenbakia baliozko koma mugikorreko balio gisa formateatuko da eta uneko gelaxkaren zenbaki-formatuan bistaratuko da.

tip

Begiratu Zenbakiak / Formatua laguntza-orria gelaxketako zenbakien formatua nola aldatu ikasteko.


Sintaxia

NUMBERVALUE(Testua[; Dezimalen Bereizlea[; Talde-Bereizlea]])

Testua: Bihurtuko den zenbakia duen katea.

Dezimalen Bereizlea: Testua testuaren dezimalen bereizlea zehazten duen karaktere bakarra. Ez da derrigorrezkoa ematea Testua testuak ez badu inolako dezimalen edo taldeen bereizlerik.

Talde-Bereizlea: Testua testuaren talde-bereizlea zehazten duen karakterea. Ez da derrigorrezkoa ematea Testua testuak ez badu inolako talde-bereizlerik. Ez da Dezimalen Bereizlea karakterea erabili behar Talde-Bereizlea argumentuan.

Adibideak

=NUMBERVALUE("1.234.567,89"; ","; ".") funtzioak 1234567.89 itzultzen du (erabilitako hizkuntza en-US bada). Funtzioak bi talde-bereizleak kentzen ditu eta dezimalen bereizlea koma izatetik puntua izatera aldatzen du.

=NUMBERVALUE("123·4"; "·") funtzioak 123.4 itzultzen du (erabilitako hizkuntza en-US bada). Funtzioak dezimalen bereizlea aldatzen du, "·" izatetik puntu bat izatera. Ez da erabili talde-bereizlerik jatorrizko zenbakian eta, beraz, Talde-Bereizlea argumentua ez da beharrezkoa.

=NUMBERVALUE("123e12") funtzioak 1.23E+14 itzultzen du (erabilitako hizkuntza en-US bada). Jatorrizko zenbakiak ez du ez dezimalen bereizlerik ez talde-bereizlerik, beraz Dezimalen Bereizlea eta Talde-Bereizlea argumentuak ez dira sartu.

=NUMBERVALUE("1#!234#!567"; "."; "#!") funtzioak 1234567 itzultzen du (erabilitako hizkuntza en-US bada). Kontuan izan kasu horretan talde-bereizlea bi karaktereko kate modura zehaztu dela.

Emaguzu laguntza!