LibreOffice 25.2 laguntza
DBCS testu baten testu-katea itzultzen du. Parametroek hasierako kokagunea eta karaktere kopurua adierazten dute.
MIDB("Testua"; Hasiera; Byte_kopurua)
Testua: erauzi beharreko karaktereak dituen testua da.
Hasiera: karaktereak atera behar zaizkion testuan lehen karaktereak duen kokagunea.
Byte_kopurua: MIDBk testutik emango duen karaktere kopurua, bytetan, zehazten du.
=MIDB("ä¸ĺ›˝";1;0) funtzioak "" itzultzen du (0 byte hutsik dagoen katea da beti).
=MIDB("ä¸ĺ›˝";1;1) funtzioak " " itzultzen du (byte 1 DBCS karaktere baten erdia da eta, hori dela eta, zuriune-karaktere bat itzultzen da).
=MIDB("ä¸ĺ›˝";1;2) funtzioak "ä¸" itzultzen du (2 bytek DBCS karaktere oso bat osatzen dute).
=MIDB("ä¸ĺ›˝";1;3) funtzioak "ä¸ " itzultzen du (3 byte DBCS karaktere bat eta erdi dira; azken byteak zuriune bat itzultzen du).
=MIDB("ä¸ĺ›˝";1;4) funtzioak "ä¸ĺ›˝" itzultzen du (4 bytek bi DBCS karaktere oso egiten dute).
=MIDB("ä¸ĺ›˝";2;1) funtzioak " " itzultzen du (2 byte-kokagunea ez dago karaktere baten hasieran DBCS kate batean; zuriune bat itzultzen da).
=MIDB("ä¸ĺ›˝";2;2) funtzioak " " itzultzen du (2 byte-kokaguneak DBCS kateko lehen karakterearen azken erdira apuntatzen du; eskatutako 2 byte-ak, beraz, lehen karakterearen azken erdia eta bigarren karakterearen lehen erdia dira; beraz, 2 zuriune-karaktere itzultzen dira).
=MIDB("ä¸ĺ›˝";2;3) funtzioak " ĺ›˝" itzultzen du (2 byte-kokagunea ez dago DBCS kate bateko karaktere baten hasieran; zuriune-karaktere bat itzuliko da 2 byte-kokagunerako).
=MIDB("ä¸ĺ›˝";3;1) funtzioak " " itzultzen du (3 byte-kokagunea DBCS kate bateko karaktere baten hasieran dago, baina byte 1 DBCS karaktere baten erdia besterik ez da, eta beraz, zuriune-karaktere bat itzultzen da).
=MIDB("ä¸ĺ›˝";3;2) funtzioak "ĺ›˝" itzultzen du (3 byte-kokagunea DBCS kate bateko karaktere baten hasieran dago, eta 2 byte-k DBCS karaktere bat osatzen dute).
=MIDB("office";2;3) funtzioak "ffi" itzultzen du (2 byte-kokagunea DBCS ez den kate bateko karaktere baten hasieran dago, eta 3 byte, DBCS ez den kate batean, 3 karaktere dira).