ISOWEEKNUM

ISOWEEKNUM funtzioak urteko zenbatgarren astea den kalkulatzen du, barne-funtzionamenduko data-balio batentzat.

note

ISO 8601 Nazioarteko Estandarrak agintzen du astelehenak izan behar duela asteko lehen eguna. Zati bat urte batekoa eta beste zatia beste urte batekoa dituen asteari zein zenbaki eman erabakitzeko, egun gehien zein urtetakoak dituen hartuko da kontuan. Hori horrela izanik, urte jakin bateko 1. astea urtarrilaren 4a daukan astea izango da.


tip

Funtzio hau LibreOffice 5.1 bertsiotik dago erabilgarri.


note

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Sintaxia

ISOWEEKNUM(Zenbakia)

Zenbakia barne-funtzionamenduko data-zenbakia da.

note

Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marrak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste eskualde-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.


tip

Posible da anbiguotasunik gabeko bihurketak egitea ISO 8601 data eta orduetarako, bereizleak dituzten formatu hedatuetan. #BALIOA! errorea gertatzen bada, desautatu Sortu #BALIOA! errorea - LibreOffice Calc - Formula atalean, Xehetasunak... botoiarekin, "Kalkulu-ezarpen xeheak" sekzioan, Testua zenbaki bihurtzea zerrenda-koadroa.


Adibideak

=ISOWEEKNUM(DATE(1995;1;1)): 52 ematen du. Lehen astea astelehenean hasi da, 1995-01-02 egunean.

=ISOWEEKNUM(DATE(1999;1;1)): 53 ematen du. Lehen astea astelehenean hasi da, 1999-01-04 egunean.

Emaguzu laguntza!