LibreOffice 24.8 laguntza
Zenbaki konplexu baten sinu hiperbolikoa ematen du. Zenbaki konplexu baten sinu hiperbolikoa honela adierazi daiteke:
IMSINH("ZenbakiKonplexua")
'ZenbakiKonplexua' sinu hiperbolikoa kalkulatuko zaion zenbaki konplexu bat da.
Zenbaki konplexu bat "a+bi" edo "a+bj" forma duen kate-adierazpen bat da, non 'a' eta 'b' zenbakiak diren.
Zenbaki konplexua zenbaki erreal ba bada (b = 0), orduan kate-adierazpen bat edo zenbaki-balio bat izan daiteke.
Funtzioak beti itzultzen du zenbaki konplexu bat ordezkatzen duen kate bat.
Emaitza modura sortzen den zenbaki konplexuak bere zatietako bat (a edo b) zeroren berdina badu, zati hori ez da erakusten.
=IMSINH("4-3i")
-27,0168132580039-3,85373803791938i ematen du.
=IMSINH(2)
3,62686040784702 ematen du kate formatuan. Zati irudikaria zero da, eta ez da emaitzan bistaratzen.