LibreOffice 24.8 laguntza
Zenbaki konplexu baten sekante hiperbolikoa ematen du. Zenbaki konplexu baten sekante hiperbolikoa honela adierazi daiteke:
IMSECH("ZenbakiKonplexua")
'ZenbakiKonplexua' sekante hiperbolikoa kalkulatuko zaion zenbaki konplexu bat da.
Zenbaki konplexu bat "a+bi" edo "a+bj" forma duen kate-adierazpen bat da, non 'a' eta 'b' zenbakiak diren.
Zenbaki konplexua zenbaki erreal ba bada (b = 0), orduan kate-adierazpen bat edo zenbaki-balio bat izan daiteke.
Funtzioak beti itzultzen du zenbaki konplexu bat ordezkatzen duen kate bat.
Emaitza modura sortzen den zenbaki konplexuak bere zatietako bat (a edo b) zeroren berdina badu, zati hori ez da erakusten.
=IMSECH("4-3i"):
-0,0362534969158689+0,00516434460775318i ematen du.
=IMSECH(2):
0.26580222883408 ematen du kate modura. Zati irudikaria zero da, eta ez da emaitzan bistaratzen.