IMCOSH funtzioa

Zenbaki konplexu baten kosinu hiperbolikoa ematen du. Zenbaki konplexu baten kosinu hiperbolikoa honela adierazi daiteke:

IMCOSH ekuazioa

Emaitza kate-formatuan bistaratzen da eta "i" edo "j" karakterea du unitate irudikari gisa.

Ohar-ikonoa

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


tip

Funtzio hau LibreOffice 3.6 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

IMCOS("ZenbakiKonplexua")

'ZenbakiKonplexua' kosinu hiperbolikoa kalkulatuko zaion zenbaki konplexu bat da.

note

Zenbaki konplexu bat "a+bi" edo "a+bj" forma duen kate-adierazpen bat da, non 'a' eta 'b' zenbakiak diren.
Zenbaki konplexua zenbaki erreal ba bada (b = 0), orduan kate-adierazpen bat edo zenbaki-balio bat izan daiteke.


warning

Funtzioak beti itzultzen du zenbaki konplexu bat ordezkatzen duen kate bat.
Emaitza modura sortzen den zenbaki konplexuak bere zatietako bat (a edo b) zeroren berdina badu, zati hori ez da erakusten.


Adibideak

=IMCOSH("4-3i"):
-27,0349456030742-3,85115333481178i ematen du.

=IMCOSH(2):
3.76219569108363 ematen du kate formatuan. Zati irudikaria zero da, eta ez da emaitzan bistaratzen.

Ireki fitxategia adibide batekin:

Emaguzu laguntza!