IMCOS funtzioa

Zenbaki konplexu baten kosinua ematen du. Zenbaki konplexu baten kosinua honela adierazi daiteke:

IMCOS equation

Emaitza kate-formatuan bistaratzen da eta "i" edo "j" karakterea du unitate irudikari gisa.

note

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Sintaxia

IMCOS("ZenbakiKonplexua")

'ZenbakiKonplexua' kosinua kalkulatuko zaion zenbaki konplexu bat da.

note

Zenbaki konplexu bat "a+bi" edo "a+bj" forma duen kate-adierazpen bat da, non 'a' eta 'b' zenbakiak diren.
Zenbaki konplexua zenbaki erreal ba bada (b = 0), orduan kate-adierazpen bat edo zenbaki-balio bat izan daiteke.


warning

Funtzioak beti itzultzen du zenbaki konplexu bat ordezkatzen duen kate bat.
Emaitza modura sortzen den zenbaki konplexuak bere zatietako bat (a edo b) zeroren berdina badu, zati hori ez da erakusten.


Adibideak

=IMCOS("4-3i")
-6,58066304055116-7,58155274274654i ematen du.

=IMCOS(2)
-0,416146836547142 ematen du kate forman. Zati irudikaria zero da, eta ez da emaitzan bistaratzen.

Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

Emaguzu laguntza!