FOURIER

Zenbaki konplexuz osatutako sarrerako matrize baten Fourierren transformatu diskretua [DFT] kalkulatzen du Fourierren transformatu azkar (FFT) pare bat erabilita. Funtzioamatrize-formula bat da.

Sintaxia

FOURIER(Matrizea; ZutabekaElkartuta [; Alderantzizkoa [; Polarra [; GutxienekoMagnitudea]]])

Matrizea: Transformatuko diren zenbaki konplexuen matrize bat ordezkatzen duen 2 x N edo N x 2 barruti bat da, non N matrizearen luzera den. Matrizeak datuen zati erreal eta irudikariak ordezkatzen ditu.

ZutabekaElkartuta: Argumentu logiko bat da (TRUE edo FALSE, 1 edo 0). TRUE (egia) denean, matrizea zutabeka elkartuko da, non lehen zutabeak zenbaki konplexuaren zati erreala duen eta bigarren zutabek zenbaki konplexuaren zati irudikaria duen. FALSE (faltsua) denean, lehen errenkadak zutabe konplexuaren zati erreala du eta bigarren errenkadak zenbaki konplexuaren zati irudikaria du. Zutabe (errenkada) bakar bat badago, sarrerako sekuentzia zenbaki errealtzat hartuko da.

Alderantzizkoa: Aukerako argumentu logikoa da (TRUE edo FALSE, 1 edo 0). TRUE (egia) denean, Fourierren transformatu diskretuaren alderantzizkoa kalkulatzen du. Balio lehenetsia FALSE (faltsua) da.

Polarra: Aukerako argumentu logikoa da (TRUE edo FALSE, 1 edo 0). Akzen irteera koordenatu polarretan (magnitudea, fasea) dagoen ala ez adierazten du. Argumentu hau aukerakoa da eta balio lehenetsia FALSE (faltsua) da.

GutxienekoMagnitudea: Polarra=TRUE denean soilik erabiltzen da. GutxienekoMagnitudea baino magnitude txikiagoa duten maiztasun-osagaia guztiak ezabatu egingo dira zero magnitudeako fase-sarrera batekin. Hori oso erabilgarria da seinale baten magnitu-fasearen espektrora begiratzean, beti baitago biribiltze-errore txikitxoren bat FFT algoritmoak aplikatzean, eta zero ez diren fase okerrak sortzen baitira existitzen ez diren maiztasunetarako. Parametro honi balio egokia esleitzen bazazio, existitzen ez diren maiztasun-osagai horiek ezabatu egin daitezke. GutxienekoMagnitudea parametroaren balio lehenetsia 0.0 da, eta ez da ezabaketarik gauzatzen.

Adibideak

Elkartu zutabeen arabera

TRUE (egiazkoa)

Polarra

FALSE (faltsua)

Alderantzizkoa

FALSE (faltsua)

Formula

{=FOURIER(B6:C40,B1,B2,B3,0)}

Iturburu-matrizea

Eraldatutako matrizea

Erreala

Irudikaria

Erreala

Irudikaria

0.392555411592569

0

17.1775578743134

3.88635177703826E-015

1.20843701681219

0

3.428868795359

2.37164790000189

0.851477676762644

0

-6.80271615433369

-15.1345439297576

1.78534651907738

0

-1.605447356601

-5.08653060378972

1.77946506138316

0

0.395847917447356

-2.41926785527625

1.51890060220168

0

-1.49410383304833

-2.39148041275

1.04694666137238

0

0.87223579298981

-1.14394086206797

0.83110083951399

0

1.5332458505929

0.678159168870983

1.23006228455127

0

0.450563708411459

0.22911248792634

0.133409796396031

0

0.545106616940358

0.411028927740438

0.130471655802496

0

2.22685996425193

-2.43092236748302

0.386478761838145

0

-1.61522859107175

-2.41682657284899

-0.703398287742919

0

1.30245078290168

1.45443785733126

-0.899115309693977

0

1.57930628561185

-1.33862736591677

-0.124045510064504

0

-1.07572227365276

-0.921557968003809

-0.513553513012611

0

-0.0557824179238028

-1.81336029451831

-0.613559196487517

0

-0.577666040004067

1.38887243891951

0.32607259491689

0

-0.826878282157686

-0.186591000796403

0.0316297814625926

0

-0.826878282157715

0.186591000796416

0.52298725899815

0

-0.577666040004051

-1.38887243891954

0.436798031445888

0

-0.0557824179237846

1.81336029451832

0.846212627320418

0

-1.07572227365276

0.921557968003802

0.913061096906024

0

1.57930628561187

1.33862736591678

1.2666287534781

0

1.3024507829017

-1.45443785733125

1.6653650481107

0

-1.61522859107176

2.416826572849

1.36582636202864

0

2.22685996425191

2.43092236748304

1.46722190894756

0

0.545106616940365

-0.411028927740441

0.66120489728397

0

0.450563708411458

-0.229112487926344

0.701534531762234

0

1.53324585059292

-0.678159168870965

0.65869368245062

0

0.872235792989797

1.14394086206799

0.287522455580069

0

-1.49410383304834

2.39148041275001

-0.409911360506096

0

0.395847917447327

2.41926785527626

-0.583168875679498

0

-1.60544735660102

5.08653060378972

-0.799684083650078

0

-6.80271615433379

15.1345439297575

-0.621417306845244

0

3.42886879535907

-2.37164790000194


Ireki fitxategia adibide bat ikusteko:

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 6.3 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.LIBREOFFICE.FOURIER

Emaguzu laguntza!