FORECAST.ETS.STAT.MULT funtzioa
ETS/EDS algoritmoen emaitzak diren balio estatistikoak ematen ditu.
Leuntze esponentziala denbora-serietan benetako balioak leuntzeko metodo bat da, etorkizuneko balizko balioak aurreikusteko erabiltzen dena.
Leuntze esponentzial hirukoitza (Exponential Triple Smoothing, ETS) joera eta sasoiko eragina prozesatzen dituen algoritmo multzo bat da. Leuntze esponentzial bikoitza (EDS), berriz, ETSaren antzeko algoritmo bat da, baina sasoiak ez dio eragiten. EDS algoritmoak iragarpen linealak sortzen ditu.
FORECAST.ETS.STAT.MULT funtzioak ereduarekin kalkulatzen du
iragarpena = ( oinarri-balioa + joera * ∆x ) * aberrazio_periodikoa.
FORECAST.ETS.STAT.MULT (Balioak, DenboraLerroa, EstatistikaMota, [EpealdiLuzera], [DatuenOsaketa], [Agregazioa])
Balioak (derrigorrezkoa): Zenbakizko matrize edo barruti bat. Balioak balio historikoak dira, hurrengo puntuak iragartzeko erabiliko direnak.
DenboraLerroa (derrigorrezkoa): Zenbakizko matrize edo barruti bat. Balio historikoen denbora-lerroaren (X balioen) barrutia.
Denbora-lerroa ez da ordenatu behar, funtzioek ordenatuko dute kalkuluak egitean.
Denbora-lerroko balioek urrats koherentea izan behar dute elkarren artean.
Ezin bada urrats konstantea identifikatu ordenatutako denbora-lerroan, funtzioak #ZBKIA! errorea itzuliko du.
Denbora-lerroaren eta balio historikoen barrutiak ez badira tamaina berekoak, funtzioak #E/E errorea itzuliko du.
Denbora-lerroak 2 datu-tarte baino gutxiago baditu, funtzioak #BALIOA! errorea itzuliko du.
EstatistikaMota (derrigorrezkoa): 1 eta 9 arteko zenbakizko balio bat. Emandako balioetarako eta X barrutirako zein estatistika itzuliko den adierazten duen balioa.
Honako estatistikak itzul daitezke:
EstatistikaMota
|
Estatistikak
|
1
|
ETS algoritmoaren alfa leuntze-parametroa (oinarria)
|
2
|
ETS algoritmoaren gamma leuntze-parametroa (joera)
|
3
|
ETS algoritmoaren beta leuntze-parametroa (desbideraketa estandarra)
|
4
|
Batezbesteko errore absolutu eskalatua (mean absolute scaled error, MASE): iragarpenen zehaztasunaren neurri bat.
|
5
|
Batezbesteko ehuneko errore absolutu simetrikoa (symmetric mean absolute percentage error, SMAPE): ehunekoetan oinarritutako zehaztasun-neurri bat.
|
6
|
Batezbesteko errore absolutua (mean absolute error, MAE): iragarpenen zehaztasunaren neurri bat.
|
7
|
Batezbesteko errore koadratikoa (root mean squared error , RMSE): aurresandako eta behatutako balioen arteko diferentzien neurketa.
|
8
|
Detektatutako urrats-tamaina duen denbora-lerroa (X barrutia). Urrats-tamaina hilabeteetakoa/hiruhilekoetakoa/urteetakoa dela detektatzen denean, urrats-tamaina hilabeteetan da; bestela, urrats-tamaina egunetan da dataren(denboraren) kasuan eta zenbakizkoa beste kasuetan.
|
9
|
Lagin kopurua epealdian - EpealdiLuzera argumentuaren berdina da, edo kalkulatutako zenbakia, EpealdiLuzera 1 bada.
|
EpealdiLuzera (aukerakoa): Zenbakizko balio bat, >= 0 dena. Balio lehenetsia 1 da. Epealdi bateko lagin kopurua adierazten duen balio oso positibo bat.
Balioa 1 bada, esan nahi du Calc aplikazioak epealdi bateko lagin kopurua automatikoki zehaztuko duela.
0 balioak esan nahi du ez dagoela efektu periodikorik eta iragarpena EDS algoritmoen bidez kalkulatuko dela.
Gainerako balio positiboetarako, iragarpenak ETS algoritmoak erabiliz kalkulatuko dira.
Zenbaki positibo osoak ez diren balioetarako, funtzioek #ZBKIA! errorea itzuliko dute.
DatuenOsaketa (aukerakoa): Balio logiko bat (TRUE, Egiazkoa, edo FALSE, Faltsua), zenbakizko 1 edo 0. Balio lehenetsia 1 da (TRUE). 0 balioak (FALSE) falta diren datu-puntuak gehituko ditu balio historikotzat zero balioa hartuta. 1 balioak (TRUE) falta diren datu-puntuak gehituko ditu auzokide diren datu-puntuen arteko interpolazioa eginda.
Denbora-lerroak urrats konstantea behar du datu-puntuen artean, baina funtzioak datu-puntuen % 30a arte falta izatea onartzen du, eta funtzioak berak gehituko ditu datu-puntu horiek.
Agregazioa (aukerakoa): 1 eta 7 arteko zenbakizko balio bat. Balio lehenetsia 1 da. Agregazio-parametroak adierazten du zein metodo erabiliko den denbora-balio berdinen agregazioa egiteko:
Agregazioa
|
Funtzioa
|
1
|
AVERAGE
|
2
|
COUNT
|
3
|
COUNTA
|
4
|
MAX
|
5
|
MEDIAN
|
6
|
MIN
|
7
|
SUM
|
Denbora-lerroak datu-puntuen arteko urrats konstantea behar badu ere, funtzioek denbora-zigilu bera duten puntu anitz agregatuko ditu.
Beheko taulak denbora-lerro bat eta hari lotutako balioak ditu:
|
A
|
B
|
1
|
Denbora-lerroa
|
Balioa
|
2
|
01/2013
|
112
|
3
|
02/2013
|
118
|
4
|
03/2013
|
132
|
5
|
04/2013
|
100
|
6
|
05/2013
|
121
|
7
|
06/2013
|
135
|
8
|
07/2013
|
148
|
9
|
08/2013
|
148
|
10
|
09/2013
|
136
|
11
|
10/2013
|
119
|
12
|
11/2013
|
104
|
13
|
12/2013
|
118
|
=FORECAST.ETS.STAT.MULT(Balioak;DenboraLerroa;5;1;TRUE();1)
0,084073452803966 ematen du, biderkatutako estatistikak. Kalkulurako, honakoak erabili dira: goiko Balioak eta DenboraLerroa izendun barrutiak, batezbesteko ehuneko errore absolutu simetrikoarekin (SMAPE), lagin bat epealdiko, daturik ez dela falta, eta AVERAGE funtzioa agregaziorako.
=FORECAST.ETS.STAT.MULT(Balioak;DenboraLerroa;7;1;TRUE();7)
15,8372533480997 ematen du, biderkatutako estatistikak. Kalkulurako, honakoak erabili dira: goiko Balioak eta DenboraLerroa izendun barrutiak, batezbesteko errore koadratikoarekin, daturik ez dela falta, eta SUM funtzioa agregaziorako.
Funtzio hau LibreOffice 5.2 bertsiotik dago erabilgarri.
Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:
ORG.LIBREOFFICE.FORECAST.ETS.STAT.MULT