FORECAST.ETS.PI.ADD funtzioa

Aurresate-tarteak kalkulatzen ditu datu historikoetan oinarrituta ETS edo EDS algoritmoak erabiliz egingo diren batutako iragarpenetarako.. EDS erabiltzen da EpealdiLuzera 0 denean, bestela ETS erabiltzen da.

Leuntze esponentziala denbora-serietan benetako balioak leuntzeko metodo bat da, etorkizuneko balizko balioak aurreikusteko erabiltzen dena.

Leuntze esponentzial hirukoitza (Exponential Triple Smoothing, ETS) joera eta sasoiko eragina prozesatzen dituen algoritmo multzo bat da. Leuntze esponentzial bikoitza (EDS), berriz, ETSaren antzeko algoritmo bat da, baina sasoiak ez dio eragiten. EDS algoritmoak iragarpen linealak sortzen ditu.

Iradokizun-ikonoa

Ikusi Wikipediako sarrera informazio gehiagorako.


FORECAST.ETS.PI.ADD funtzioak ereduarekin kalkulatzen du

iragarpena = oinarri-balioa + joera * ∆x + aberrazio_periodikoa.

Sintaxia

FORECAST.ETS.PI.ADD(helburua, balioak, denbora-lerroa, [konfiantza_maila], [epealdi_luzera], [datuen_osaketa], [agregazioa])

Helburua (derrigorrezkoa): Data bat, ordu bat edo zenbakizko balio bakar edo barruti bat. Iragarpena kalkulatzeko erabiliko den datu-puntua edo -barrutia.

Balioak (derrigorrezkoa): Zenbakizko matrize edo barruti bat. Balioak balio historikoak dira, hurrengo puntuak iragartzeko erabiliko direnak.

DenboraLerroa (derrigorrezkoa): Zenbakizko matrize edo barruti bat. Balio historikoen denbora-lerroaren (X balioen) barrutia.

Ohar-ikonoa

Denbora-lerroa ez da ordenatu behar, funtzioek ordenatuko dute kalkuluak egitean.
Denbora-lerroko balioek urrats koherentea izan behar dute elkarren artean.
Ezin bada urrats konstantea identifikatu ordenatutako denbora-lerroan, funtzioak #ZBKIA! errorea itzuliko du.
Denbora-lerroaren eta balio historikoen barrutiak ez badira tamaina berekoak, funtzioak #E/E errorea itzuliko du.
Denbora-lerroak 2 datu-tarte baino gutxiago baditu, funtzioak #BALIOA! errorea itzuliko du.


KonfiantzaMaila (derrigorrezkoa): 0 eta 1 arteko zenbakizko balio bat (esklusiboa), balio lehenetsia 0,95 da. Kalkulatuko den aurresate-tarterako konfiantza-maila adierazten duen balio bat.

Ohar-ikonoa

<= 0 or >= 1 balioekin, funtzioak #ZBKIA! errorea itzuliko du.


EpealdiLuzera (aukerakoa): Zenbakizko balio bat, >= 0 dena. Balio lehenetsia 1 da. Epealdi bateko lagin kopurua adierazten duen balio oso positibo bat.

Ohar-ikonoa

Balioa 1 bada, esan nahi du Calc aplikazioak epealdi bateko lagin kopurua automatikoki zehaztuko duela.
0 balioak esan nahi du ez dagoela efektu periodikorik eta iragarpena EDS algoritmoen bidez kalkulatuko dela.
Gainerako balio positiboetarako, iragarpenak ETS algoritmoak erabiliz kalkulatuko dira.
Zenbaki positibo osoak ez diren balioetarako, funtzioek #ZBKIA! errorea itzuliko dute.


DatuenOsaketa (aukerakoa): Balio logiko bat (TRUE, Egiazkoa, edo FALSE, Faltsua), zenbakizko 1 edo 0. Balio lehenetsia 1 da (TRUE). 0 balioak (FALSE) falta diren datu-puntuak gehituko ditu balio historikotzat zero balioa hartuta. 1 balioak (TRUE) falta diren datu-puntuak gehituko ditu auzokide diren datu-puntuen arteko interpolazioa eginda.

Ohar-ikonoa

Denbora-lerroak urrats konstantea behar du datu-puntuen artean, baina funtzioak datu-puntuen % 30a arte falta izatea onartzen du, eta funtzioak berak gehituko ditu datu-puntu horiek.


Agregazioa (aukerakoa): 1 eta 7 arteko zenbakizko balio bat. Balio lehenetsia 1 da. Agregazio-parametroak adierazten du zein metodo erabiliko den denbora-balio berdinen agregazioa egiteko:

Agregazioa

Funtzioa

1

AVERAGE

2

COUNT

3

COUNTA

4

MAX

5

MEDIAN

6

MIN

7

SUM


Ohar-ikonoa

Denbora-lerroak datu-puntuen arteko urrats konstantea behar badu ere, funtzioek denbora-zigilu bera duten puntu anitz agregatuko ditu.


Esaterako, % 90eko konfiantza-mailarekin, % 90eko aurresate-tartea kalkulatuko da (etorkizuneko puntuen % 90 iragarpen-erradio horretan egongo da).

note

Aurresate-tarteei buruzko oharra: ez dago modu matematiko zehatzik hori kalkulatzeko iragarpenetarako, baina zenbait hurbilketa daude. Aurresate-tarteek "gero eta optimistegoak" izateko joera dute X iragarpenak behaketako datu multzotik duen distantzia handitzen den heinean.


ETS funtzioetarako, Calc-ek 1.000 kalkulutan oinarritutako hurbilketa bat erabiltzen du, behaketen datu multzoaren (balio historikoen) desbideratze estandarraren barruan ausazko aldaerak dituztenak.

Adibidea

Beheko taulak denbora-lerro bat eta hari lotutako balioak ditu:

A

B

1

Denbora-lerroa

Balioa

2

01/2013

112

3

02/2013

118

4

03/2013

132

5

04/2013

100

6

05/2013

121

7

06/2013

135

8

07/2013

148

9

08/2013

148

10

09/2013

136

11

10/2013

119

12

11/2013

104

13

12/2013

118


=FORECAST.ETS.PI.ADD(DATE(2014;1;1);Balioak;DenboraLerroa;0,9;1;TRUE();1)

18,8061295551355 ematen du, 2014ko urtarrilerako batutako iragarpenerako aurresate-tartea. Kalkulurako, honakoak erabili dira: goiko Balioak eta DenboraLerroa izendun barrutiak, % 90 (=0,9) balioko konfiantza-maila, lagin bat epealdiko, daturik ez dela falta, eta AVERAGE funtzioa agregaziorako.

=FORECAST.ETS.PI.ADD(DATE(2014;1;1);Balioak;DenboraLerroa;0,8;4;TRUE();7)

23,4416821953741 ematen du, 2014ko urtarrilerako batutako iragarpenerako aurresate-tartea. Kalkulurako, honakoak erabili dira: goiko Balioak eta DenboraLerroa izendun barrutiak, 0,8 balioko konfiantza-maila, 4 balioko epealdi-luzera, daturik ez dela falta, eta SUM funtzioa agregaziorako.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 5.2 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.FORECAST.ETS.COFINT

Emaguzu laguntza!