FLOOR funtzioak

FLOOR

Zenbaki bat biribiltzen du esangura-balio baten anizkoitz hurbilenera.

Zenbaki eta esangura-balio positiboekin, funtzioak beherantz biribiltzen du (zerora hurbilduta). Zenbaki eta esangura-balio negatiboekin, biribiltzearen zentzua modu parametro baten balioak zehazten du. Funtzioak errorea itzultzen du zenbakiak eta esangura-balioak aurkako ikurra badute.

warning

Kalkulu-orria Microsoft Excel aplikaziora esportatzen bada, FLOOR funtzioa Excelen baliokidea den FLOOR.MATH funtzio modura esportatuko da. Funtzio hori Excel 2013 bertsiotik existitzen da. Kalkulu-orria Excel bertsio zaharragoekin erabili nahi bada, honakoetako bat erabili behar da: FLOOR.PRECISE, Excel 2010 bertsiotik dagoena, edo FLOOR.XCL, Excel bertsio guztiekin bateragarria den FLOOR funtzio modura esportatuko dena.


Sintaxia

FLOOR(Zenbakia[; Esangura[; Modua]])

Zenbakia biribilduko den zenbakia, edo zenbakia duen gelaxka baten erreferentzia, da.

Zenbakia balioa biribiltzean, emaitza gisa lortutakoa Esangura (aukerakoa) balioaren anizkoitzera hurbilduko da. Esanguraren balio lehenetsia +1 edo -1 da, Zenbakia balioaren ikurraren arabera, eta gelaxka bati egin diezaioke erreferentzia.

Modua (aukerakoa) zenbaki bat edo zenbaki bati erreferentzia egiten dion gelaxka bat da. Funtzioak Modua erabiltzeko, Zenbakia eta Esangura balioek negatibo izan behar dute. Orduan, Modua ematen bada eta ez bada zero, zenbakiak gorantz biribiltzen dira (zerora hurbilduta); Modua zero bada edo ematen ez bada, zenbaki negatiboak beherantz biribiltzen dira (zerotik urrunduta).

Adibideak

=FLOOR(3.45) funtzioak 3 itzultzen du.

=FLOOR(3.45, 3) funtzioak 3 itzultzen du.

=FLOOR(-1.234) funtzioak -2 itzultzen du.

=FLOOR(-45.67, -2, 0) funtzioak -46 itzultzen du.

=FLOOR(-45.67, -2, 1) funtzioak -44 itzultzen du.

FLOOR.MATH

Zenbaki bat esangura-balio baten anizkoitz hurbilenera biribiltzen du.

Zenbaki positiboekin, funtzioak beherantz biribiltzen du (zerotik urrunduta). Zenbaki negatiboekin, biribiltzearen zentzua modu parametro baten balioaren arabera zehazten du. Esangura-balioaren ikurrari ez ikusiarena egiten zaio.

warning

Funtzio hau Microsoft Excel 2013 edo berriagoekin bateragarritasuna bermatzeko sortu da.


Sintaxia

FLOOR.MATH(Zenbakia[; Esangura[; Modua]])

Zenbakia biribilduko den zenbakia, edo zenbakia duen gelaxka baten erreferentzia, da.

Zenbakia balioa biribiltzean, emaitza gisa lortutakoa Esangura (aukerakoa) balioaren anizkoitzera hurbilduko da. Esanguraren balio lehenetsia 1 da eta gelaxka bati egin diezaioke erreferentzia.

Modua (aukerakoa) zenbaki bat da edo zenbaki bat duen gelaxka baten erreferentzia da. Modua ematen bada eta zero ez bada, zenbaki negatiboak gorantz biribiltzen dira (zerora hurbilduta). Modua zero bada edo ematen ez bada, zenbaki negatiboak beherantz biribiltzen dira (zerotik urrunduta).

Adibideak

=FLOOR.MATH(3.45) funtzioak 3 itzultzen du.

=FLOOR.MATH(3.45,-3) funtzioak 3 itzultzen du.

=FLOOR.MATH(-1.234) funtzioak -2 itzultzen du.

=FLOOR.MATH(-45.67,-2, 0) funtzioak -46 itzultzen du.

=FLOOR.MATH(-45.67,+2, 1) funtzioak -44 itzultzen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 5.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.FLOOR.MATH

FLOOR.PRECISE

Zenbaki bat beherantz biribiltzen du, esangura-balioaren anizkoitz hurbilenera.

Zenbaki positiboekin, funtzioak beherantz biribiltzen du (zerora hurbilduta). Zenbaki negatiboekin, funtzioak beherantz biribiltzen du (zerotik urrunduta). Esangura-balioaren ikurrari ez ikusiarena egiten zaio.

warning

Kalkulu-orria Microsoft Excel aplikaziora esportatzen bada, FLOOR funtzioa Excelen baliokidea den FLOOR.MATH funtzio modura esportatuko da. Funtzio hori Excel 2013 bertsiotik existitzen da. Kalkulu-orria Excel bertsio zaharragoekin erabili nahi bada, honakoetako bat erabili behar da: FLOOR.PRECISE, Excel 2010 bertsiotik dagoena, edo FLOOR.XCL, Excel bertsio guztiekin bateragarria den FLOOR funtzio modura esportatuko dena.


Sintaxia

FLOOR.PRECISE(Zenbakia[; Esangura])

Zenbakia biribilduko den zenbakia, edo zenbakia duen gelaxka baten erreferentzia, da.

Zenbakia balioa biribiltzean, emaitza gisa lortutakoa Esangura (aukerakoa) balioaren anizkoitzera hurbilduko da. Esanguraren balio lehenetsia 1 da eta gelaxka bati egin diezaioke erreferentzia.

Adibideak

=FLOOR.PRECISE(3.45) funtzioak 3 itzultzen du.

=FLOOR.PRECISE(-45.67,2) funtzioak -46 itzultzen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.3 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.FLOOR.PRECISE

FLOOR.XCL

Zenbaki bat esangura-balio baten anizkoitz hurbilenera biribiltzen du.

Zenbaki eta esangura-balio positiboekin, funtzioak beherantz biribiltzen du (zerora hurbilduta). Zenbaki negatiboekin eta esangura-balio positiboekin, funtzioak beherantz biribiltzen du (zerotik urrunduta). Zenbaki negatiboekin eta esangura-balio negatiboekin, funtzioak gorantz biribiltzen du (zerora hurbilduta). Funtzioak errorea itzultzen du zenbakia positiboa eta esangura-balioa negatiboa badira.

warning

Funtzio hau Microsoft Excel 2007 bertsioarekin edo zaharragoekin bateragarritasuna bermatzeko sortu da. Calc kalkulu-orri bat Microsoft Excelera esportatzen bada, Calc aplikazioaren FLOOR.XCL funtzioaren erreferentziak Excelen FLOOR funtzioaren erreferentzia modura esportatzen dira, funtzio hori Excel bertsio guztiekin bateragarria baita. Microsoft Excel kalkulu-orri bat Calc aplikaziora inportatzen bada, Excelen FLOOR funtizoaren erreferentziak Calc aplikazioaren FLOOR.XCL funtzioaren erreferentzia modura inportatzen dira.


Sintaxia

FLOOR.XCL(Zenbakia; Esangura)

Zenbakia biribilduko den zenbakia, edo zenbakia duen gelaxka baten erreferentzia, da.

Zenbakia balioa biribiltzean, emaitza gisa lortutakoa Esangura (aukerakoa) balioaren anizkoitzera hurbilduko da.

Adibideak

=FLOOR.XCL(3.45,2) funtzioak 2 itzultzen du.

=FLOOR.XCL(-45.67,2) funtzioak -46 itzultzen du.

=FLOOR.XCL(-45.67,-2) funtzioak -44 itzultzen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 5.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.FLOOR

Emaguzu laguntza!