FINDB

Emandako testu baten hasierako kokagunea itzultzen du, byte posizioak erabilita. FINDB funtzioak maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu.

tip

Funtzio hau LibreOffice 6.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Sintaxia

FINDB("BilaketaTestua"; "Testua" [; Kokagunea])

Bilatutako testua: Aurkitu nahi den testua edo testu-adierazpena.

Testua: Bilaketa testu honen barruan egingo da.

Kokagunea: Bilaketaren hasiera-puntua izango den kokagunea testuaren barruan.

Adibideak

=FINDB("a"; "LibreOffice Calc") funtzioak 15 itzultzen du. Bilatu testua argumentua zabalera osoa eta byte bikoitza duen "a" karakterea hartzen duen testu-kate bat da, eta Testua argumentua byte bakarreko 12 karaktere eta jarraian byte bikoitzeko zabalera osoko lau karaktere dira.

Emaguzu laguntza!