EOMONTH

Hasiera-datatik hainbat hilabetetara dagoen hilabeteko azken egunaren data da emaitza.

note

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Sintaxia

EOMONTH (Hasiera-data; Hilabeteak)

Hasiera-data data bat da (kalkuluaren hasierako puntua).

Hilabeteak: hasiera-data baino zenbat hilabete lehenago (zenbaki negatiboa sartuta) edo beranduago (zenbaki positiboa sartuta).

Adibideak

Zein da 2001eko irailaren 14a baino 6 hilabete geroago datorren hilabetearen azken eguna?

=EOMONTH(DATE(2001;9;14);6) 37346 serie-zenbakia itzuliko du. Data bezalako formatu batekin, 2002-03-31 da.

=EOMONTH("2001-09-14";6) funtzioak ere funtzionatzen du. Data zuzenean zehazten bada, hobe da ISO 8601 formatua erabiltzea, horrela hizkuntza-ezarpenekiko independentea izango baita.

Emaguzu laguntza!