EDATE

Hasiera-datatik hilabete kopuru bat atzeratuta dagoen data bat da emaitza. Hilabeteak soilik hartzen dira kontuan; egunak ez dira erabiliko kalkulua egiteko.

note

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Sintaxia

EDATE(Hasiera-data;Hilabeteak)

Hasiera-data: data bat.

Hilabeteak: hasiera-data baino zenbat hilabete lehenago (zenbaki negatiboa sartuta) edo beranduago (zenbaki positiboa sartuta).

note

Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marrak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste eskualde-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.


tip

Posible da anbiguotasunik gabeko bihurketak egitea ISO 8601 data eta orduetarako, bereizleak dituzten formatu hedatuetan. #BALIOA! errorea gertatzen bada, desautatu Sortu #BALIOA! errorea - LibreOffice Calc - Formula atalean, Xehetasunak... botoiarekin, "Kalkulu-ezarpen xeheak" sekzioan, Testua zenbaki bihurtzea zerrenda-koadroa.


Adibideak

Zein data da 2001-03-31 baino hilabete lehenago?

=EOMONTH(DATE(2001;9;14);6) 37346 serie-zenbakia itzuliko du. Data bezalako formatu batekin, 2002-03-31 da.

Emaguzu laguntza!