EASTERSUNDAY

Sartutako urteari dagokion pazko-igandearen data ematen du.

Sintaxia

EASTERSUNDAY(Urtea)

Urtea 1583 eta 9956 edo 0 eta 99 arteko osoko zenbakia izango da. Beste opor batzuk ere kalkula ditzakezu besterik gabe data hau gehituz.

Pazko Bigarrena = EASTERSUNDAY(Urtea) + 1

Ostiral Santua = EASTERSUNDAY(Urtea) - 2

Mendekoste Igandea = EASTERSUNDAY(Urtea) + 49

Mendekoste Astelehena = EASTERSUNDAY(Urtea) +50

Adibideak

=EASTERSUNDAY(2000): 2000-04-23 ematen du.

EASTERSUNDAY(2000)+49 funtzioaren emaitza 36688 barne-funtzionamenduko serieko zenbakia da. UU-HH-EE data-formatua erabiltzen baduzu, 00/06/11 izango da.

Informazio teknikoa

Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.OPENOFFICE.EASTERSUNDAY

Emaguzu laguntza!