DOLLAR

Zenbaki bat moneta-formatuko kantitate bat adierazten duen kate bihurtzen du, zehaztutako dezimal kopuruarekin eta uneko eskualde-ezarpenari dagokion dezimal-bereizlea erabiliz. Balioa eremuan, sartu bihurtuko den zenbakia. Aukeran, dezimal kopurua Dezimalak eremuan sartu daiteke. Ez bada baliorik zehazten, moneta-formatuko zenbaki guztiak bi dezimalekin bistaratuko dira.

Sistemaren ezarpenetan ezartzen da moneta-formatua.

Sintaxia

DOLLAR(Balioa [; Dezimalak])

Balioa: zenbaki bat da, zenbaki bat duen gelaxka baten erreferentzia edo zenbaki bat ematen duen formula.

Dezimalak leku dezimalen aukerako kopurua da.

Adibidea

=DOLLAR(255) funtzioak $255.00 itzultzen du ingeleseko (USA) hizkuntza-ezarpenarekin eta USD (dolar) monetarekin; ¥255.00 itzultzen du japonierako hizkuntza-ezarpenarekin eta JPY (yen) monetarekin; edo 255,00 € alemanierako (Alemania) hizkuntza-ezarpenarekin eta EUR (euro) monetarekin.

=DOLLAR(367.456;2) funtzioak $367.46 itzultzen du.

Emaguzu laguntza!