LibreOffice 24.8 laguntza
Bi dataren arteko diferentzia ematen du, 360 eguneko urtea oinarri hartuta.
DAYS360(Data1; Data2[; Mota])
2. data 1. data baino lehenagokoa bada, funtzioaren emaitza zenbaki negatiboa izango da.
Modua aukerako argumentuak diferentzia kalkulatzeko modua zehazten du. Modua = 0 bada edo argumentua falta bada, AEBetako metodoa (NASD, National Association of Securities Dealers) erabiltzen da. Modua <> 0 bada, aldiz, metodo europarra erabiliko da.
=DAYS360("2000/01/01"; NOW()) funtzioak gaurtik hasi eta 2000eko urtarrilaren 1a arteko egun kopurua ematen du.