DAY

Dataren balioa ematen du. Eguna 1 eta 31 bitarteko osoko zenbaki gisa adierazten da. Data/denboraren balio negatibo bat ere sar daiteke.

note

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Sintaxia

DAY(Zenbakia)

Zenbakia barneko data-zenbakia da.

note

DAY() returns the integer part of the day.


note

Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marrak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste eskualde-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.


tip

Posible da anbiguotasunik gabeko bihurketak egitea ISO 8601 data eta orduetarako, bereizleak dituzten formatu hedatuetan. #BALIOA! errorea gertatzen bada, desautatu Sortu #BALIOA! errorea - LibreOffice Calc - Formula atalean, Xehetasunak... botoiarekin, "Kalkulu-ezarpen xeheak" sekzioan, Testua zenbaki bihurtzea zerrenda-koadroa.


Adibideak

DAY(1): 31 ematen du emaitza gisa (1899ko abenduaren 30ean hasten baita zerotik kontatzen LibreOffice)

=DAY(NOW()) uneko eguna ematen du.

=DAY(C4) funtzioak 5 ematen du, 1901-08-05 sartzen baduzu C4 gelaxkan (data-balioak beste formatu bat har dezake ⏎ sakatzen duzunean).

Emaguzu laguntza!