DATEDIF

Funtzio honek 'HasieraData' eta 'AmaieraData' arteko egun, hilabete edo urteen osoen kopurua ematen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice 3.6 bertsiotik dago erabilgarri.


note

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Sintaxia

DATEDIF(HasieraData; AmaieraData; Tartea)

HasieraData kalkulurako hasierako data gisa hartuko den balioa da.

AmaieraData kalkulurako amaierako data gisa hartuko den balioa da. AmaieraData balioak HasieraData balioak baino geroagokoa izan behar du.

Tartea: Diferentzia nola kalkulatuko den zehazten duen kate bat da. Balio posibleak "d", "m", "y", "ym", "md" edo "yd" dira, berdin dio hizkuntza-ezarpenak zein diren.

note

Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marrak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste eskualde-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.


tip

Posible da anbiguotasunik gabeko bihurketak egitea ISO 8601 data eta orduetarako, bereizleak dituzten formatu hedatuetan. #BALIOA! errorea gertatzen bada, desautatu Sortu #BALIOA! errorea - LibreOffice Calc - Formula atalean, Xehetasunak... botoiarekin, "Kalkulu-ezarpen xeheak" sekzioan, Testua zenbaki bihurtzea zerrenda-koadroa.


"Tartea" balioa

Itzulera-balioa

"d"

HasieraData eta AmaieraData arteko egun osoen kopurua.

"m"

HasieraData eta AmaieraData arteko hilabete osoen kopurua.

"y"

HasieraData eta AmaieraData arteko urte osoen kopurua.

"ym"

HasieraData eta AmaieraData arteko diferentziatik urteak kenduta geratzen den hilabete osoen kopurua.

"md"

HasieraData eta AmaieraData arteko diferentziatik urteak eta hilabeteak kenduta geratzen den egun osoen kopurua.

"yd"

HasieraData eta AmaieraData arteko diferentziatik urteak kenduta geratzen den egun osoen kopurua.


Adibideak

Urtebetetzearen kalkulua Gizon bat 1974-04-17 egunean jaio zen. Gaur 2012-06-13 da.

=DATEDIF("1974-04-17";"2012-06-13";"y"): 38 ematen du.

=DATEDIF("1974-04-17";"2012-06-13";"ym"): 1 ematen du.

=DATEDIF("1974-04-17";"2012-06-13";"md"): 27 ematen du.

Hortaz, bere adina 38 urte, hilabete 1 eta 27 egunekoa da.

=DATEDIF(DATE(1974,4,17);"2012-06-13";"m"): 457 ematen du, alegia, 457 hilabetez bizi izan da.

=DATEDIF("1974-04-17";"2012-06-13";"d"): 13937 ematen du, alegia, 13937 egunez bizi izan da.

=DATEDIF("1974-04-17";DATE(2012;06;13);"yd"): 57 ematen du, alegia, bere urtebetetzea duela 57 egun izan zen.

Emaguzu laguntza!