CONVERT funtzioa

Balio bat neurketa-unitate batetik beste neurketa-unitate batean duen baliora bihurtzen du. Sartu neurketa-unitateak zuzenean komatxo arteko testu gisa, edo erreferentzia modura. Argumentuetan zehaztutako neurketa-unitateek bat etorri behar dute onartutako unitate-ikurrekin. Kontuan izan maiuskulak/minuskulak bereizten direla. Adibidez, "newton" unitatearen ikurra "N" maiuskula da.

CONVERT funtzioak ezagutzen dituen neurketa-unitateak 13 taldetakoak dira, ikusi behean. CONVERT funtzioak talde bateko bi unitateren arteko bihurketak gauzatuko ditu, baina ez ditu talde desberdinetako unitateen artekoak egingo.

Aurrizki bitarrak edo hamartarrak gehitu dakizkieke haiek onartzen dituzten neurketa-unitateei. Aurrizki guztien eta haien biderkatzaileen zerrenda behean ikusi daiteke.

warning

Funtzio hau agian ez da bateragarria kalkulu-orrien beste software batzuek dituztenekin.


Sintaxia

CONVERT(Zenbakia; Unitatetik; Unitatera)

Zenbakia: Bihurtuko den zenbakia.

Unitatetik: Hasierako unitatea.

Unitatera: Amaierako unitatea. Bi unitateek mota berekoak izan behar dute.

warning

Unitatetik eta Unitatera ez badira talde bereko baliozko unitateak, CONVERT funtzioak argumentu baliogabearen errore bat (Err:502) emango du.


Adibideak

=CONVERT(-10; "C"; "F")

Hemen, funtzioak -10 gradu Celsius hartu eta Fahrenheit gradu bihurtzen ditu. Emaitza 14 da. Ez dago biderkatze-erlazio sinplea tenperatura-unitateen artean, erreferentzia-puntu desberdinak erabiltzen baitira. Hortaz, kasu honetan bezala, sarrerako zenbaki negatibo batek emaitza positiboa eman dezake.

=CONVERT(3.5; "mi"; "yd")

Hemen, funtzioak nazioarteko 3,5 milia hartu eta yarda bihurtzen ditu. Emaitza 6.160 izango da. Bi unitateak 'Luzera eta distantzia' taldean daude.

=CONVERT(256; "Gibit"; "Mibyte")

Hemen, funtzioak 256 gigibit hartu eta mebibyte bihurtzen ditu. Emaitza 32.768 izango da. Bi unitateak (bit-a eta byte-a) 'Informazioa' taldean daude eta aurrizki bitarrak onartzen dituzte.

=CONVERT(1; "dyn"; "e")

Hemen, funtzioak argumentu baliogabearen errorea (Err:502) itzultzen du, bi unitateak (dina eta erg-a) talde desberdinetan ('Indarra' eta 'Energia', hurrenez hurren) baitaude.

Neurketa-unitateak

Behean, CONVERT funtzioak onartzen dituen neurketa-unitateen multzoak. Kontuan izan bihurketak talde berekoak diren unitateen artean soilik egin daitezkeela.

note

'Aurrizkia' zutabeak adierazten du neurketa-unitate batek aurrizkiak onartzen dituen ala ez.


Area

note

Zenbait neurketa-unitatek ikur bat baino gehiago onartzen dute. Onartutako unitate-ikurrak puntu eta komaz bereizita erakusten dira Unitate-ikurra zutabean.


Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"ang2" ; "ang^2"

Angstrom karratua

Bai

"ar"

Area

Bai

"ft2" ; "ft^2"

Oin karratua

Ez

"ha"

Hektarea

Ez

"in2" ; "in^2"

Hazbete karratua

Ez

"ly2" ; "ly^2"

Argi-urte karratua

Ez

"m2" ; "m^2"

Metro karratua

Bai

"mi2" ; "mi^2"

Nazioarteko milia karratua

Ez

"Morgen"

Morgen-a

Ez

"Nmi2" ; "Nmi^2"

Itsas milia karratua

Ez

"Pica2" ; "Pica^2" ; "picapt2" ; "picapt^2"

Pika-puntu karratua

Ez

"pica2" ; "pica^2"

Pika karratua

Ez

"uk_acre" ; "acre"

Nazioarteko akrea

Ez

"us_acre"

AEBetako lur-neurketetarako akrea

Ez

"yd2" ; "yd^2"

Yarda karratua

Ez


Energia

Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"BTU" ; "btu"

BTU

Ez

"c"

Kaloria termokimikoa

Bai

"cal"

Nazioarteko Lurrun-Taulako kaloria

Bai

"e"

erg-a

Bai

"eV" ; "ev"

Elektronvolta

Bai

"flb"

Oin-libra

Ez

"HPh" ; "hh"

Zaldi-potentzia orduko

Ez

"J"

Joule-a

Bai

"Wh" ; "wh"

Watt orduko

Bai


Fluxu-dentsitatea

Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"ga"

Gauss-a

Bai

"T"

Tesla

Bai


Indarra

Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"dyn" ; "dy"

Dina

Bai

"N"

Newton-a

Bai

"lbf"

Libra

Ez

"pond"

Urmaela

Bai


Informazioa

Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"bit"

Bit-a

Bai

"byte"

Byte-a

Bai


Luzera eta distantzia

Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"ang"

Angstrom-a

Bai

"ell"

Besoa

Ez

"ft"

Oina

Ez

"in"

Hazbetea

Ez

"ly" ; "lightyear"

Argi-urtea

Bai

"m"

Metroa

Bai

"mi"

Nazioarteko milia

Ez

"Nmi"

Itsas milia

Ez

"parsec" ; "pc"

Parsec-a

Bai

"Pica" ; "picapt"

Pika-puntua

Ez

"pica"

Pika

Ez

"survey_mi"

AEBetako lur-neurketetarako milia

Ez

"yd"

Yarda

Ez


Masa eta pisua

Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"cwt" ; "shweight"

Ehuneko laburra

Ez

"g"

Gramoa

Bai

"grain"

Alea

Ez

"lbm"

Libra

Ez

"ozm"

Ontza

Ez

"pweight"

Pennyweight-a

Ez

"sg"

Slug-a

Ez

"stone"

Harria

Ez

"ton"

Tona laburra

Ez

"u"

Masa atomiko bateratuaren unitatea

Bai

"uk_cwt" ; "lcwt" ; "hweight"

Ehuneko luzea

Ez

"uk_ton" ; "LTON" ; "brton"

Tona luzea

Ez


Potentzia

Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"HP" ; "h"

Zaldi-potentzia mekanikoa

Ez

"PS"

Zaldi-potentzia metrikoa

Ez

"W" ; "w"

Watt-a

Bai


Presioa

Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"atm" ; ("at")(1)

Atmosfera estandarra

Bai

"mmHg"

Merkurio-milimetroa

Bai

"Pa"

Pascal-a

Bai

"psi"

Libra hazbete karratuko

Ez

"Torr"

Torr-a

Ez


warning

1 - "at" unitatea zaharkituta dago. Erabili"atm" horren ordez.


Abiadura

Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"admkn"

Itsas korapiloa

Ez

"kn"

Nazioarteko korapiloa

Ez

"m/h" ; "m/hr"

Metroak orduko

Bai

"m/s" ; "m/sec"

Metrokoak segundoko

Bai

"mph"

Miliak orduko

Ez


Tenperatura

Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"C" ; "cel"

Celsius gradua

Ez

"F" ; "fah"

Fahrenheit gradua

Ez

"K" ; "kel"

Kelvin gradua

Bai

"Rank"

Rankine gradua

Ez

"Reau"

RĂ©aumur gradua

Ez


Denbora

Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"day" ; "d"

Eguna

Ez

"hr"

Ordua

Ez

"mn" ; "min"

Minutua

Ez

"sec" ; "s"

Segundoa

Bai

"yr"

Urtea

Ez


Bolumena

Unitate-ikurra

Deskribapena

Aurrizkia

"ang3" ; "ang^3"

Angstrom kubikoa

Bai

"barrel"

Petrolio-upela

Ez

"bushel"

AEBetako bushel-a

Ez

"cup"

AEBetako katilua

Ez

"ft3" ; "ft^3"

Oin kubikoa

Ez

"gal"

AEBetako galoia

Ez

"Glass"(2)

Australiako edalontzia (200 mililitro)

Ez

"GRT" ; "regton"

Erregistroko tonaje gordina

Ez

"Humpen"(2)

Humpen-a (500 mililitro)

Ez

"in3" ; "in^3"

Hazbete kubikoa

Ez

"l" ; "L" ; "lt"

Litroa

Bai

"ly3" ; "ly^3"

Argi-urte kubikoa

Ez

"m3" ; "m^3"

Metro kubikoa

Bai

"mi3" ; "mi^3"

Nazioarteko milia kubikoa

Ez

"Middy"(2)

Australiako middy-a (285 mililitro)

Ez

"MTON"

Neurketa-tona

Ez

"Nmi3" ; "Nmi^3"

Itsas milia kubikoa

Ez

"oz"

AEBetako likido-ontza

Ez

"Pica3" ; "Pica^3" ; "picapt3" ; "picapt^3"

Cubic pica point

Ez

"pica3" ; "pica^3"

Pika kubikoa

Ez

"pt" ; "us_pt"

AEBetako pinta

Ez

"qt"

AEBetako laurdena

Ez

"Schooner"(2)

Australiako schooner-a (425 mililitro)

Ez

"Sixpack"(2)

Seiko paketea (12 litro)

Ez

"tbs"

AEBetako koilara

Ez

"tsp"

AEBetako koilaratxoa

Ez

"tspm"

Koilaratxo metrikoa

Ez

"uk_gal"

Galoi inperiala

Ez

"uk_pt"

Pinta inperiala

Ez

"uk_qt"

Laurden inperiala

Ez

"yd3" ; "yd^3"

Yarda kubikoa

Ez


note

2 - Unitate hauek ez daude CONVERT funtzioaren Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Atzeranzko bateragarritasunagatik mantentzen dira.


Aurrizkiak

Aurrizki dezimalak

Aurrizkia

Biderkatzailea

Y (yotta)

1024

Z (zetta)

1021

E (exa)

1018

P (peta)

1015

T (tera)

1012

G (giga)

109

M (mega)

106

k (kilo)

103

h (hecto)

102

e (deca)

101

d (deci)

10-1

c (centi)

10-2

m (milli)

10-3

u (micro)

10-6

n (nano)

10-9

p (pico)

10-12

f (femto)

10-15

a (atto)

10-18

z (zepto)

10-21

y (yocto)

10-24


Aurrizki bitarrak

Aurrizkia

Biderkatzailea

Yi (yobi)

280

Zi (zebi)

270

Ei (exbi)

260

Pi (pebi)

250

Ti (tebi)

240

Gi (gibi)

230

Mi (mebi)

220

ki (kibi)

210


Informazio teknikoa

Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.OPENOFFICE.CONVERT

Emaguzu laguntza!