CONCAT
Kate bat edo gehiago katetatzen du
CONCAT funtzioa CONCATENATE funtzioaren hobekuntza bat da, lehenak barrutiak ere onartzen baititu argumentutzat, adibidez B2:E5, K:K edo K:M.
Barrutiak erabiltzen direnean, gelaxkak zeharka ikusten dira, errenkadaz errenkada (goitik behera) haiek kateatzeko.
CONCAT( String 1 [; String 2 [; … [; String 255]]] )
=CONCAT("Kaixo ", A1:C3) formulak "Kaixo" katea eta A1:C3 barrutian dauden kate guztiak kateatzen ditu.