COLOR

Hiru kolorez (gorria, berdea eta urdina) eta alfa kanalez, RGBA kolore-sisteman, osatutako konbinazio baten bidez kalkulatutako zenbakizko balio bat ematen du. Emaitza ordenagailua erabiltzen ari den kolore-sistemaren araberakoa da.

Sintaxia

COLOR(Gorria; Berdea; Urdina [; Alfa])

Gorria, Berdea eta Urdina (derrigorrezko argumentuak). Kolorearen osagai gorri, berde eta urdinaren balioak. Balioek 0 eta 255 artekoak izan behar dute. Zerok esan nahi du kolorerik ez duela eta 255 balioak esan nahi du kolore osoa duela.

Alfa (aukerako argumentua). Alfa kanalaren edo alfa osagaiaren balioa. Alfa 0 eta 255 arteko balio oso bat da. Zero balioak esan nahi du kolorea osorik gardena dela, eta 255 balioak esan nahi du kolorea osorik opakua dela.

Adibideak

COLOR(255;255;255;1) funtzioak 33554431 ematen du

COLOR(0;0;255;0) funtzioak 255 ematen du

COLOR(0;0;255;255) funtzioak 4278190335 ematen du

COLOR(0;0;400;0) funtzioak Err:502 ematen du (Baliogabeko argumentua) urdinaren balioa 255 baino handiagoa delako.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.4 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

ORG.LIBREOFFICE.COLOR

Emaguzu laguntza!