CODE

Testu-kate bateko lehen karakterearen zenbakizko kodea ematen du.

Sintaxia

CODE(Testua)

Testua: lehen karakterearen kodea zehaztu behar zaion testua da.

127 kode baino gehiagokoak sistemaren karaktere-mapaketaren araberakoak izango dira (iso-8859-1, iso-8859-2, Windows-1252, Windows-1250 esate baterako), eta beraz baliteke eramangarria ez izatea.

Adibidea

=CODE("Hieronymus") funtzioak 72 ematen du; =CODE("hieroglyphic") funtzioak 104 ematen du.

note

Hemen erabilitako kodea ez da ASCII, unean kargatutako kode-taula baizik.


Emaguzu laguntza!