Sabaiko funtzioak

CEILING

Zenbakia gorantz biribiltzen du, esanguraren anizkoitz hurbilenera.

Zenbaki eta esangura-balio positiboekin, funtzioak gorantz biribiltzen du (zerotik urrunduta). Zenbaki eta esangura-balio negatiboekin, biribiltzearen zentzua modu parametro baten balioak zehazten du. Funtzioak errorea itzultzen du zenbakiak eta esangura-balioak aurkako ikurra badute.

warning

Kalkulu-orria Microsoft Excel bertsiora esportatzen bada, CEILING funtzioa Excel 2013 bertsiotik aurrera zegoen CEILING.MATH funtzio gisa esportatuko da. Kalkulu-orria Excel bertsio zaharragoetan erabiltzea pentsatu baduzu, erabili Excel 2010 bertsiotik zegoen CEILING.PRECISE edo Excel bertsio guztiekin bateragarria den CEILING.XCL.


Sintaxia

CEILING(Zenbakia [; Esangura [; Modua]])

Zenbakia: Biribilduko den zenbakia, edo zenbakia duen gelaxka baten erreferentzia.

Zenbakia balioa biribiltzean, emaitza gisa lortutakoa Esangura (aukerakoa) balioaren anizkoitzera hurbilduko da. Esanguraren balio lehenetsia +1 edo -1 da, Zenbakia balioaren ikurraren arabera, eta gelaxka bati egin diezaioke erreferentzia.

Modua (aukerakoa) zenbaki bat edo zenbaki bati erreferentzia egiten dion gelaxka bat da. Funtzioak Modua erabiltzeko, Zenbakia eta Esangura balioek negatibo izan behar dute. Orduan, Modua ematen bada eta ez bada zero, zenbakiak beherantz biribiltzen dira (zerotik urrunduta); Modua zero bada edo ematen ez bada, zenbaki negatiboak gorantz biribiltzen dira (zerora hurbilduta).

Adibideak

=CEILING(3.45) funtzioak 4 itzultzen du.

=CEILING(3.45; 3) funtzioak 6 itzultzen du.

=CEILING(-1.234) funtzioak -1 itzultzen du.

=CEILING(-45.67; -2; 0) funtzioak -44 itzultzen du.

=CEILING(-45.67; -2; 1) funtzioak -46 itzultzen du.

CEILING.PRECISE

Zenbakia gora biribiltzen du, esangura-balio baten anizkoitz hurbilenera.

Zenbaki positiboekin, funtzioak gorantz biribiltzen du (zerotik urrunduta). Zenbaki negatiboekin, funtzioak gorantz biribiltzen du (zerora hurbilduta). Esangura-balioaren ikurrari ez ikusiarena egiten zaio.

note

Funtzio honek ISO.CEILING funtzioaren emaitza berak kalkulatzen ditu.


Sintaxia

CEILING.PRECISE(Zenbakia [; Esangura])

Zenbakia: Biribilduko den zenbakia, edo zenbakia duen gelaxka baten erreferentzia.

Zenbakia balioa biribiltzean, emaitza gisa lortutakoa Esangura (aukerakoa) balioaren anizkoitzera hurbilduko da. Esanguraren balio lehenetsia 1 da eta gelaxka bati egin diezaioke erreferentzia.

Adibideak

=CEILING.PRECISE(3.45) funtzioak 4 itzultzen du.

=CEILING.PRECISE(-45.67; 2) funtzioak -44 itzultzen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.3 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.CEILING.PRECISE

CEILING.MATH

Zenbakia esanguraren anizkoitz hurbilenera biribiltzen du.

Zenbaki positiboekin, funtzioak gorantz biribiltzen du (zerotik urrunduta). Zenbaki negatiboekin, biribiltzearen zentzua modu parametro baten balioaren arabera zehazten du. Esangura-balioaren ikurrari ez ikusiarena egiten zaio.

warning

Funtzio hau Excel 2013 edo berriagoekin bateragarritasuna bermatzeko dago.


Sintaxia

CEILING.MATH(Zenbakia [; Esangura [; Modua]])

Zenbakia: Biribilduko den zenbakia, edo zenbakia duen gelaxka baten erreferentzia.

Zenbakia balioa biribiltzean, emaitza gisa lortutakoa Esangura (aukerakoa) balioaren anizkoitzera hurbilduko da. Esanguraren balio lehenetsia 1 da eta gelaxka bati egin diezaioke erreferentzia.

Modua (aukerakoa) zenbaki bat da edo zenbaki bat duen gelaxka baten erreferentzia da. Modua ematen bada eta zero ez bada, zenbaki negatiboak beherantz biribiltzen dira (zerotik urrunduta). Modua zero bada edo ematen ez bada, zenbaki negatiboak gorantz biribiltzen dira (zerora hurbilduta).

Adibideak

=CEILING.MATH(3.45) funtzioak 4 itzultzen du.

=CEILING.MATH(3.45; -3) funtzioak 6 itzultzen du.

=CEILING.MATH(-1.234) funtzioak -1 itzultzen du.

=CEILING.MATH(-45.67; -2; 0) funtzioak -44 itzultzen du.

=CEILING.MATH(-45.67; +2; 1) funtzioak -46 itzultzen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 5.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.CEILING.MATH

CEILING.XCL

Zenbakia esanguraren anizkoitz hurbilenera biribiltzen du.

Zenbaki positiboekin eta esangura-balio positiboekin, funtzioak gorantz biribiltzen du (zerotik urrunduta). Zenbaki negatiboekin eta esangura-balio positiboekin, funtzioak gorantz biribiltzen du (zerora hurbilduta). Zenbaki negatiboekin eta esangura-balio negatiboekin, funtzioak beherantz biribiltzen du (zerotik urrunduta). Funtzioak errorea itzultzen du zenbakia positiboa eta esangura-balioa negatiboa badira.

warning

Funtzio hau Microsoft Excel 2007 bertsioarekin edo zaharragoekin bateragarritasuna bermatzeko sortu da. Calc kalkulu-orri bat Microsoft Excelera esportatzen bada, Calc aplikazioaren CEILING.XCL funtzioaren erreferentziak Excelen CEILING funtzioaren erreferentzia modura esportatzen dira, funtzio hori Excel bertsio guztiekin bateragarria baita. Microsoft Excel kalkulu-orri bat Calc aplikaziora inportatzen bada, Excelen FLOOR funtizoaren erreferentziak Calc aplikazioaren CEILING.XCL funtzioaren erreferentzia modura inportatzen dira.


Sintaxia

CEILING.XCL(Zenbakia; Esangura)

Zenbakia: Biribilduko den zenbakia, edo zenbakia duen gelaxka baten erreferentzia.

Zenbakia balioa biribiltzean, emaitza gisa lortutakoa Esangura (aukerakoa) balioaren anizkoitzera hurbilduko da.

Adibideak

=CEILING.XCL(3.45,2) funtzioak 4 itzultzen du.

=CEILING.XCL(-45.67; 2) funtzioak -44 itzultzen du.

=CEILING.XCL(-45.67; -2) funtzioak -46 itzultzen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 5.0 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.CEILING

ISO.CEILING

Zenbaki bat gorantz biribiltzen du, esangura-balioaren anizkoitz hurbilenera.

Zenbaki positiboekin, funtzioak gorantz biribiltzen du (zerotik urrunduta). Zenbaki negatiboekin, funtzioak gorantz biribiltzen du (zerora hurbilduta). Esangura-balioaren ikurrari ez ikusiarena egiten zaio.

note

Funtzio honek CEILING.PRECISE funtzioaren emaitza berak kalkulatzen ditu.


Sintaxia

ISO.CEILING(Zenbakia [; Esangura])

Zenbakia: Biribilduko den zenbakia, edo zenbakia duen gelaxka baten erreferentzia.

Zenbakia balioa biribiltzean, emaitza gisa lortutakoa Esangura (aukerakoa) balioaren anizkoitzera hurbilduko da. Esanguraren balio lehenetsia 1 da eta gelaxka bati egin diezaioke erreferentzia.

Adibideak

=ISO.CEILING(3.45) funtzioak 4 itzultzen du.

=ISO.CEILING(-45.67; 2) funtzioak -44 itzultzen du.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 4.3 bertsiotik dago erabilgarri.


Funtzio hau ez dago Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format estandarrean. Izen-espazioa honakoa da:

COM.MICROSOFT.ISO.CEILING

Emaguzu laguntza!