ASC

Byte bikoitzeko (zabalera osoko) karaktereak byte bakarreko (zabalera erdiko) ASCII eta katakana karaktere bihurtzen ditu.

note

Sintaxia

ASC(Testua)

Testua: Bihurtuko diren karaktereak dituen testu-katea.

note

ASC funtzioa byte bakarreko karaktereak dituen kate bati aplikatzen bazaio, sarrerako katea aldaketarik gabe itzuliko da.


Adibideak

=ASC("LibreOffice") funtzioak "LibreOffice" katea itzuliko du. Ez da aldaketarik gertatuko, karaktere guztiak byte bakarrekoak baitira.

=ASC("ライト") funtzioak "ライト" katea itzuliko du, byte bakarreko karaktereekin osatuta baitago.

Emaguzu laguntza!