LibreOffice 25.2 laguntza
Ezarri gutxieneko balio bat datu-barra betetzen hasi dadin.
Ezarri gehieneko balio bat datu-barra guztiz bete dadin.
Gutxieneko eta gehieneko balioak ezartzeko aukerak honakoak dira:
Automatikoa: Automatikoki ezartzen ditu gutxieneko eta gehieneko balioak datu multzoak dituen balioetan oinarrituta.
Gutxienekoa: Automatikoki ezartzen du gutxienekoa datu multzoaren gutxieneko balioa erabilita.
Gehienekoa: Automatikoki ezartzen du gehienekoa datu multzoaren gehieneko balioa erabilita.
Pertzentila: Gutxienekoa eta gehienekoa pertzentil-balioa erabilita ezartzen du.
Balioa: Gutxienekoa eta gehienekoa balio zehatz bat erabilita ezartzen du.
Formula: Gutxienekoa eta gehienekoa formula baten bidez ezartzen du.
Ezarri balio positiboen kolorea. Kolore lehenetsia urdina da.
Ezarri balio negatiboen kolorea. Kolore lehenetsia gorria da.
Aukeratu kolorearen eta gradientearen artean betegarria irudikatzeko.
Ezarri ardatz bertikalak gelaxkan izango duen kokagunea.
Automatikoa: Ezarri ardatza automatikoki
Erdian: Ezarri kokagune bertikala gelaxkaren erdian.
Bat ere ez: Ezarri datu-barrak ardatz bertikal ikusgairik eduki ez dezan
Aukeratu ardatz bertikalaren kolorea.
Ezarri datu-barraren gutxieneko luzera, ehunekoetan, gelaxka-luzerarekiko.
Ezarri datu-barraren gehieneko luzera, ehunekoetan, gelaxka-luzerarekiko.
Datu-barra soilik erakutsiko da. Balioak ezkutuan geratuko dira.