LibreOffice 25.2 laguntza
Datuak sartzeko inprimakia kalkulu-orrietako datuen sarrera errazten duen tresna bat da. Datuak sartzeko inprimakiaren bidez erregistroak (edo errenkadak) sartu, editatu eta ezabatu daitezke, eta korritze horizontala saihestu taulak zutabe asko dituenean edo zenbait zutabe zabalegiak direnean.
The form supports up to 32 columns.
Eraginkorra izateko, Calc datu-taulak goiburuko-errenkada bat izan behar du, gelaxka-eduki bakoitza zutabearen etiketa delarik. Goiburuko gelaxken edukiak datu-eremu bakoitzaren etiketa bihurtuko da inprimakian.
Kokatu kurtsorea taularen goiburukoen errenkadan.
Aukeratu
Sartu datuak testu-eremuetan. Sakatu ⏎ edo egin klik Berria hura taulari gehitzeko.
Berria: bete erregistroa (taulako errenkadaren gelaxkak) inprimakiko eremuen edukiekin, eta joan hurrengo erregistrora edo gehitu beste erregistro bat taularen amaieran.
Ezabatu: uneko erregistroa ezabatzen du.
Leheneratu:Inprimaki-eremu bat editatzen denean, leheneratu erregistroaren edukiak hasierako egoerara.
Aurreko erregistroa: mugitu aurreko erregistrora (taula-errenkada).
Hurrengo erregistroa: mugitu hurrengo erregistrora.
Itxi: itxi inprimakia.
Erabili eta⇧+ teklak inprimaki-koadroko testu-koadroen artean mugitzeko.
You can use the form scroll bar to move between records.
Inprimaki-koadroa berriro irekitzeko, kokatu kurtsorea goiburukoen errenkadan eta ireki inprimakia. Inprimaki-koadroan bistaratuko den erregistroa lehen datu-erregistroa izango da. Mugitu azken erregistrora datu berriak sartu baino lehen, bestela uneko erregistroa editatuko da.