LibreOffice kalkuluen zehaztasuna

Berezko zehaztasunaren arazoa

LibreOffice Calc aplikazioak, beste kalkulu-orri batzuek bezala, ordenagailuak erabilgarri dituen koma mugikorreko matematika-gaitasunak erabiltzen ditu. Hardware moderno gehienak koma mugikor bitarreko aritmetika, IEEE 754 estandarrean definitutakoa eta doitasun mugatua duena, erabiltzen duenez gero, zenbaki dezimal asko -baita 0,1 bezain sinpleak direnak- ezin dira modu egokian irudikatu LibreOffice Calc-en (nahiz eta berak, barnean, 64 bit-eko doitasun bikoitzeko zenbakiak erabili).

Zenbaki horiekin egiten diren kalkuluek biribiltze-erroreak dituzten emaitzak sortzen dituzte eta akats horiek metatzen doaz kalkulu gehiago egin ahala.

Hori ez da akats, baizik eta espero den zerbait, saihestezina dena errendimendu- arazo handiak sortuko lituzketen software bidezko kalkulu konplexuak erabili gabe eta, beraz, konpondu ezinezkoa dena. Erabiltzaileek kontuan hartu behar dute hori eta biribiltzeak eta konparazioak erabili makinaren epsilona (edo unitateen biribiltzea) aplikatuz, beharrezkoa denean.

Adibide bat zenbakiekin:

A

1

31000.99

2

32000.12

3

=A1-A2


Horrek -999,129999999997 emango du A3 gelaxkan, espero den -999,13 ordez (bistaratzen den dezimal kopurua handitu beharko duzu agian hori ikusteko).

Emaguzu laguntza!