Irizpideak

Zehaztu hautatutako gelaxkaren baliozkotasun-arauak.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Menua Datuak - Baliozkotasuna - Irizpideak fitxa.

Fitxadun interfazetik:

On the Data menu of the Data tab, choose Validity - Criteria tab.


Adibidez, honelako irizpideak defini ditzakezu: "1 eta 10 arteko zenbakiak" edo "20 karaktere baino gehiago ez dituzten testuak".

Onartu

Egin klik hautatutako gelaxkaren/gelaxken baliozkotasun-aukera batean.

Ondorengo baldintzak dituzu erabilgarri:

Baldintza

Efektua

Balio guztiak

Mugarik ez.

Zenbaki osoak

Baldintzari dagozkion osoko zenbakiak bakarrik.

Dezimala

Baldintzari dagozkion zenbaki guztiak.

Data

Baldintzari dagozkion zenbaki guztiak. Elkarrizketa-koadroa irekitzen den hurrengoan, formateatu egingo dira sartutako balioak.

Ordua

Baldintzari dagozkion zenbaki guztiak. Elkarrizketa-koadroa irekitzen den hurrengoan, formateatu egingo dira sartutako balioak.

Gelaxka-barrutia

Gelaxka-barruti bateko balioak bakarrik onartu. Gelaxka-barrutia esplizituki zehaztu daiteke, edo datu-baseko barruti izendun gisa, edo barruti izendun gisa. Barrutiak gelaxken zutabe bat edo errenkada bat izan dezake. Zutabeen edo errenkaden barruti bat zehazten baduzu, lehen zutabea bakarrik erabiliko da.

Zerrenda

Zerrenda batean zehaztutako balioak edo karaktere-kateak bakarrik onartuko dira. Karaktere-kateak eta balioak nahas daitezke. Zenbakiek euren balioaren arabera ebaluatzen direnez, 1 zenbakia sartzen baduzu zerrendan, % 100 sarrera ere baliozkoa izango da.

note

255 karaktere arte gordetzen dira Excel formatua erabiltzean.


Testuaren luzera

Baldintzaren luzerarekin bat datozen sarrerak.

Pertsonalizatua

Onartu Formula koadroan sartutako formulak TRUE itzultzen duten balioak soilik, formula hori sartutako balioarekin kalkulatzen denean. Formula TRUE edo FALSE balio boolear bat ematen duen edozein adierazpen izan daiteke, edo zenbakizko balio bat ematen duena izan daiteke, non zero ez diren balioak TRUE modura interpretatzen diren eta 0 balioa FALSE modura.

Formulek erreferentzia erlatiboak erabili ditzakete. Adibidez, A1:A4 gelaxkak hautatuta badaude, kurtsorea A1 gelaxkan badago eta ISODD(A1) sartzen bada Formula koadroan, zenbaki bakoitiak soilik sartu ahal izango dira A1 eta A4 gelaxken arteko gelaxketan.


Onartu gelaxka hutsak

Tresnak - Detektibea - Markatu baliogabeko datuak aukerarekin batera, gelaxka hutsak baliogabeko datu gisa bistaratuko diren (desgaituta) edo ez (gaituta) definitzen du.

Erakutsi hautapen-zerrenda

Shows a list of all valid strings or values to select from. The list can also be opened by selecting the cell and pressing .

Ordenatu sarrerak gorantz

Hautapen-zerrenda gorantz ordenatzen du eta bikoiztutako sarrerak iragazten ditu zerrendan. Ez badago hautatuta, datu-iturburuaren ordena hartzen da.

Iturburua

Sartu baliozko balioak edo testua dituen gelaxka-barrutia.

Sarrerak

Sartu baliozko balioak edo testu-kateak izango diren sarrerak.

Datuak

Hautatu erabiliko den konparazio-eragilea. Erabilgarri egongo diren eragileak Onartu koadroan hautatu denaren araberakoak izango dira. "bitarte honetan" edo "ez dago bitarte honetan" aukeratu bada, Minimoa eta Maximoa sarrera-koadroak agertuko dira. Bestela, Minimoa, Maximoa edo Balioa sarrera-koadroak agertuko dira.

Balioa

Sartu Onartu koadroan hautatuta dagoen datu-baliozkotzeko aukerarako balioa.

Minimoa

Sartu Onartu koadroan hautatuta dagoen datu-baliozkotzeko aukerarako gutxieneko balioa.

Maximoa

Sartu Onartu koadroan hautatuta dagoen datu-baliozkotzeko aukerarako gehieneko balioa.

Emaguzu laguntza!